33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Aldaketak aurrekontuan.
Behin betiko onespena

Aurrekontuan 1/2012 aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2013ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1/2012 aldaketa

1. Kreditu bereziak: 1.613. 34201 kontu-saila, BEZn erregularizazioa. 4.142,03 euro (kreditu berezia, 270/1998 Foru Dekretuaren 35. artikulua). Finantzaketa honako honen kargura: 1.531.218 kontu-saila, nekazaritzako eta abeltzaintzako azpiegituren zainketa: 515,18 euro (6.000 - 4.142,03 - 1.342,79 (*) = 515,18 euro).

2. Kreditu gehikuntzak: 1.3.1. Lotespen burtsa: 1.314.16001 kontu-saila, lan-kontratudunen Gizarte Segurantza. 7.978,24 euro. 1.314.16004 kontu-saila, Montepioa eta familia laguntza. 48.412,02 euro. 1.314.16006 kontu-saila, Osasun laguntzaren kuota: 1.698,17 euro. Guztira: 1.342,79 euro. Finantzaketa honako honen kargura: 1.531.218 kontu-saila, nekazaritzako eta abeltzaintzako azpiegiturak zaintzea: 515,18 euro (6.000 - 4.142,03 - 1.342,79 (*) = 515,18 euro) 1.4.2 lotespen burtsa: Kontu-saila: 1.432.22605 Hirigintzako aholkatzea. EZABU: 5.836,82 euro. Guztira: + 2.336,82 euro. Finantzaketa honako honen kargura: diru-sarreren 1.399 kontu-saila, materialaren salmenta: 468 euro. Gastuen 1.011.31001 kontu-saila; maileguaren interesak (- 462,17): 1.287,83 euro. Gastuen 1.011.31002 kontu-saila. Kreditu kontuko interesak (- 1.406,65 euro), 2.393,35 euro.

3. Kredituen sorrera diru-sarreren bidez: 1.441 60100 kontu-saila. Urbanizazioa kolektorea. 15.767,04 euro (diru-sarrera bidezko kreditua, 270/1998 Foru Dekretuaren 44. artikulua), Finantzaketa: diru-sarreren 1.791 kontu-saila. Urbanizazio kuotak, kolektorea: 19.066,27 euro.

4. Beheititzeak, deuseztatzeagatik: 1.453. 60101 kontu-saila, konponketak eskolan: 32.917,00 euro (beheititzea, 270/1998 Foru Dekretuaren 54. artikulua deuseztatzeagatik).

Ziraukin, 2013ko otsailaren 6an.-Alkate udalburua, Victoriano Goldaraz Carmona.

Iragarkiaren kodea: L1301940