33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2013ko otsailaren 7ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen U.B.-9 unitatearen xehetasun azterlana, Berriogoitiko BB2 Plan Partzialaren barnean (14. poligonoa, 319. lurzatia), Promoción de Viviendas Marfer, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Berriobeitin, 2013ko otsailaren 7an.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L1301981