33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

2013rako ordenantza fiskalak eta karga tasak. Behin betiko onespena.

Barillasko Udalak, 2012ko irailaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea tasen eta prezio publikoen ordenantza fiskaletako aldaketa, 2013an aplikatuko diren tarifen gainekoa, eta urte horretarako kontribuzioen igorpenak.

Iragarkia 2012ko 200. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 10ean, eta ezarritako hogeita hamar eguneko epean inork ez du espedientearen aurka erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu.

Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu dira ordenantzetako aldaketak eta 2013an aplikatuko diren tarifak. Argitara ematen dira, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan:

1.-Ordenantzak eta 2013rako tarifak eta igorpenak ondotik zehazten dira. 2012ko ekitaldiko kuoten gainean %2,7ko igoera aurreikusi da, oro har, legezko mugak gainditu gabe hori egitea zilegi den ordainarazpenetan. Horren ondorioa honako hau da: Landazaintza, 6,44 euro/erregua, hau da 0,4025 euro/almutea. Kalez kaleko salmenta, 3,50 euro/eguna, saltoki bakoitzeko. Fotokopiak egitea, 0,24 euro bakoitzeko. Faxa erabiltzea, 0,41 euro Nafarroara; 0,83 euro Espainaren gainerakora; eta 1,65 euro atzerrira, orrialde bakoitzeko. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren igorpeneko portzentajea: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4. Lurzatien zedulak, 2,10 euro bakoitzeko. Hilerriko kontzesioak: nitxoa, 759,50 euro; hilobi soila: 229,55 euro; hilobi bikoitza: 935,10 euro. Ehiza barrutia, Mankomunitatearen arabera. Kirol instalazioetako abonamendu eta sarrerak:

A)

ABONAMENDUAK

HAMABOSTALDIA

HILABETEA

DENBORALDIA

Banakakoa, adingabeak (4 urtetik 14ra bitarte) eta erretiratuak

17,50

25,40

51,90

Banakakoa, helduak (15 urte edo gehiago)

21,60

36,70

63,70

2 kideko familia unitatea

39,00

63,70

120,80

3 kideko familia unitatea

47,20

81,40

129,50

4 kideko familia unitatea

56,50

98,20

139,80

5 kideko edo gehiagoko familia unitatea

67,80

109,00

156,60

B) Sarrerak. Eguneko sarreren prezioa 3,10 euro da adingabe eta erretiratuendako eta bertan egoteagatik, eta 4,10 euro helduendako.

2013an beren horretan utziko dira hirilurraren balio igoeraren gaineko zergaren zerga-oinarria kalkulatzeko 2012an aplikatutako portzentajeak, 3,30/3,20/3,10/3,10 baitira hurrenez hurren 5, 10, 15 eta 20 urte bitarteko denbora tarteetarako; tasa, berriz, %12.

2.-Ordenantza fiskalak:

Ordenantza fiskal orokorra.

Kontribuzio berezien ordenantza fiskal orokorra.

Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasen ordenantza fiskala.

Kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoen ordenantza fiskala.

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoen ordenantza fiskala.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren ordenantza fiskala.

Landazaintzako tasaren ordenantza fiskala.

Herrilurretako ondasunen eta larreen aprobetxamenduaren ordenantza fiskala. Merkataritza ez-egonkorraren eta haren tasen gaineko ordenantza fiskala.

Hilerriaren erabilera eta zerbitzu horren eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza.

3.-Igorpen motak:

Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,3325.

Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren errekargua: %40.

4.-Aldaketa horiek 2013ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko dira.

Barillasen, 2012ko abenduaren 28an.-Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L1301527