33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Xehetasun azterlanaren behin betiko onespena. 101. lurzatia, Ihabarren

Arakilgo Udalak, 2012ko irailaren 27an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen, besteak beste, behin betiko onestea Ihabarko 101. lurzatiko xehetasun azterlana, José Miguel Astizek sustatu duena etxebizitza batean ataripea egiteko.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 76 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Arakilen, 2013ko otsailaren 6an.-Alkatea, Rubén Goñi Urroz.

Iragarkiaren kodea: L1301887