33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, uztailaren 25eko 74/2012 Foru Dekretuarena. Foru dekretu horren bidez, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziaren estatutuak onetsi ziren.

Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziaren estatutuak onetsi zituen uztailaren 25eko 74/2012 Foru Dekretuan akats bat egin dela ikusirik (2012ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 21ean argitaratua), honako zuzenketa hau egiten da:

11.2. artikuluan, honela dioen tokian: "Gaixo edo kanpoan egoteagatik, Autonomia Pertsonalaren Sustapenerako eta Mendekotasunaren Prebentziorako zuzendariordeak edo Mendekotasunerako Zerbitzuen zuzendariordeak ordeztuko du zuzendari kudeatzailea, ordena horri segituz".

Honela behar du: "Gaixo egoteagatik edo beste arrazoi batzuengatik absente dagoenean, Mendekotasunerako Baliabideen eta Kudeaketaren zuzendariordeak edo Mendekotasunerako Zerbitzuen zuzendariordeak ordeztuko du zuzendari kudeatzailea, ordena horri segituz".

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 28an.-Gizarte Politiketako kontseilaria, Iñigo Alli Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1301806