31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

2013ko ordenantza fiskalak eta tasak. Behin betiko onespena

Udalak, 2012ko azaroaren 22an egin osoko bilkuran, aldaketak hasiera batean onetsi zituen 2013an indarra izanen duten ordenantza fiskaletan eta tasetan.

Hasierako onespenaren iragarkia 2012ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 20an, eta jendaurreko epea inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsita gelditu dira.

Horrenbestez, behin betiko argitaratuko dira 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten ordenantza fiskal aldatuak eta tasak. Hona hemen:

1. ordenantza

Agiriak izapidatzeko ordenantza fiskala eta beste orokor batzuk

1.-Eskabideak eta agiriak.

a) Alkatetzari eginiko eskaerak, bizilagunen eskubideak eta interesak aitortzen dituztenak:

-0 euro.

b) Ordainagiriak eta kopiak, agiriak aurkeztu direla frogatzen dutenak:

-0 euro.

c) Alderdi batek eskaturik ematen diren agiriak:

-1975. urtea baino lehenagoko artxiboko agirien kopiak: 25 euro/ordua.

d) Interesdunen aitorpenak:

-0 euro.

e) Kopiak eta fotokopiak:

-15 zent. DIN-A 4 neurrikoak.

-25 zent. DIN-A 3 neurrikoak.

-12 euro, partikularrari emandako dokumentazioaren edozein orrialde.

f) Bestelakoak:

-Faxa: 1,50 euro, gehi deiaren kostua.

-Megafonia: 1,50 euro.

-Lurzatien gaineko zedulak: 1,50 euro.

2.-Ziurtagiriak.

a) Ziurtagiriak eta konpultsak:

-60 zentimo, arruntak; familia ugariek %50 merkeago.

-12 euro, partikularrari emandako dokumentazioaren edozein orrialde.

-Konpultsak: 1,50 euro; familia ugariek %50 merkeago.

-Aurreko hirurtekoarenak: 0 euro lehen plegua.

-6. urtetik aurrerako urte bakoitzeko lehen pleguari 0 euro erantsiko zaio, bigarren pleguari 0 euro eta gainerako pleguei euro (12 euro guztira).

b) Finken hirigintza egoera frogatzen duten ziurtagiriak:

-Zerbitzuaren kostuaren %100.

3.-Lizentziak, kontzesioak eta baimenak.

a) Eskaerak.

-Tasa: 30 euro.

b) 1975. urtea baino lehenagoko artxiboko agirien kopiak:

-25 euro/ordua.

c) Plan partzialen onespenak:

-Hirigintzako tramitazioa: teknikarien kostuaren 100.

d) Plan partzialen aldaketa:

-Kostuaren %100.

e) Antolamendu planak:

-Kostuaren %100.

f) Irekitzeko lizentzia behar ez dutenak: 0 euro.

4.-Lehiaketak eta enkanteak.

a) Lanpostuak betetzekoak: parte hartzeko eskaera, 0 euro.

b) Obretakoak: 0 euro eskaera bakoitzeko.

c) Ahalmenak askiestea: 0 euro.

5.-Hirigintza zerbitzuak.

a) Eraikin eta finkak aztertzea:

-Zerbitzuaren kostuaren %100.

b) Lerrokadurak markatzea:

Zerbitzuaren kostuaren %100.

6.-Las Eretas Museoa eta Aztarnategi Arkeologikoa.

Helduak: 4 euro.

Haurrak (7 - 14 urte): 1 euro.

7 urtetik beherakoak: doan.

Familia ugariak, ikasleen txartela eta minusbalioak - osoko prezioaren %10eko murrizketa.

Taldeak, 20 lagunetik gorakoak: 3,10 euro.

Eskolak: 2 euro.

Tiketa, Artaxoarekin batera: 5,10 euro laguneko.

7.-Ezkontza zibiletarako aretoa erabiltzea.

60 euro aretoa erabiltzeko.

8.-Materiala alokatzea.

-Mahaia: 2 euro bakoitza.

-Aulkia: 0,50 bakoitza.

Tokiko elkarteek bazkideen edo oro har komunitatearen alde egiten dituzten jardueren gaineko kobrantza salbuesten da.

6. ordenantza

Udalaren kirol instalazioen erabilera arautzen duen ordenantza

4 sailkapen ezarri dira, eta haien araberako 4 kuota mota:

Salbuetsiak 0 urtetik 3ra bitarteko haurrak.

Haurrak, 4 urtetik 11ra bitartekoak.

Gazteak, 12 urtetik 17ra bitartekoak.

Helduak, 18 urtetik 64ra bitartekoak.

Erretirodunak, 65 urtetik gorakoak:

-Eguneko sarrera osoa: pertsonala eta besterenezina:

  • Haurrak: 3 euro.
  • Gazteak: 5 euro.
  • Helduak: 5 euro.
  • Erretirodunak: 3 euro.

-Denboraldiko sarrera: 15 egun, solteak:

  • Haurrak: 30 euro.
  • Gazteak: 32 euro.
  • Helduak: 36 euro.
  • Erretirodunak: 30 euro.

-Abonamenduak: hilabete batekoak:

  • Haurrak: 26 euro.
  • Gazteak: 31 euro.
  • Helduak: 34 euro.
  • Erretirodunak: 26 euro.

-Abonamenduak: 3 hilabetekoak edo denboraldikoak.

  • Haurrak: 41 euro - 38 euro erroldatuentzat.
  • Gazteak: 52 euro - 50 euro erroldatuentzat.
  • Helduak: 71 euro - 68 euro erroldatuentzat.
  • Erretirodunak: 41 euro - 38 euro erroldatuentzat.

Familia ugariek familiako kide guztientzako abonamendua eginez gero, %15 merkeago.

Familiako kide guztiak Berbintzanan erroldaturik daudenean, seme-alabak badituzte, familiako kide guztien abonamendua %10 merkeago izanen da.

%33tik gorako minusbalio fisiko edo zentzumenezkoa duten pertsonen kasuan, %15 merkeago.

-Pilotalekua.

  • Uda sasoian erabiltzeko:

Kiroldegiko sarrerarik ez duten pertsonek, pilotalekua erabili nahi badute, igerilekuaren orduetatik kanpo egin beharko dute.

  • Udan ez beste sasoietan erabiltzea:
  • 09:00etatik 18:55ak arte, doan eta nornahi sartzeko.
  • 19:00etatik 22:00ak arte.

23:00etan itxi eginen da pilotalekua eta argiak itzaliko dira.

  • Kantxa:
  • 3 euro, erroldatuek.
  • 6 euro, gainerakoek.
  • Argiak:
  • 3 euro - lehenengo ordua.
  • 2 euro - hurrengo ordu erdia.

Berbintzanan, 2013ko urtarrilaren 24an.-Alkatea, Francisco Javier Terés Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1301340