31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

LESAKA

Jakinarazpen ediktua

Alkatearen 21/2013 ebazpena, ilbeltzaren 23koa, jakinarazi ahal izan ez denez gero, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikagarria den gainerako legerian xedatutakoa bete dadin.

21/2013 ebazpena, ilbeltzaren 23koa, Lesakako Udaleko alkateak emana, biztanleen udal erroldan ofizioz baja emateko espedientea hasten duena.

Ikusirik Iñaki Zapirain Sagasetak aurkezturiko idazkia, non eskatzen duen ondoren adierazten diren pertsonei Biztanleen Udal Erroldan ofizioz baja emateko, ez direlako jada bere etxean bizi:

-Guillaume Bernard Monteils, egoitza-txartela Y0531716Q.

-Cristina Menta San Miguel, ENA 44555309P.

-Ainara Giraudet Menta, ENA 45194684Y.

-Aingeru Monteils Menta, ENA 45195933J.

Kontuan hartuz, Toki Entitateen Biztanleriaren eta Lurralde Mugapenaren gaineko Erregelamenduko 72. artikuluarekin bat etorriz, Udalak ofizioz baja emanen diela, inskripzio okerragatik, aipatutako erregelamendu horren 54. artikuluan ezarritako baldintzak bete gabe erroldatuak agertzen direnei.

Ebatzi dut:

1.-Lehen aipaturiko pertsonei herri honetako Biztanleen Udal Erroldan ofizioz baja emateko espedientea hastea, ez direlako bertan bizi.

2.-Interesdunei jakinaraztea ebazpen hau hartu eta hurrengo 15 eguneko epean baja honekin ados dauden ala ez adierazten ahal dutela. Azken kasu honetan, egoki juzgatzen dituzten dokumentuak eta justifikazioak aurkez ditzake.

Lesakan, 2013ko otsailaren 7an.-Alkatea, Peio Etxabide Gartzia.

Iragarkiaren kodea: L1301986