31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

GASTEIZKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 708/2012 prozedura

Jesús Sevillano Hernández jaunak, Gasteizko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Silverio García de Leónek eskaturik, norberaren lan arazoak direla-eta, Aldakin S.L.ren, Electrotécnica Alavesa S.L.ren eta Servicio de Asistencia Técnica Electrónica S.L.ren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren 708/2012 kaleratze-autoetan, honako hau eman da:

629/2012 dekretua.

Dekretua eman duen idazkari judiziala: Jesús Sevillano Hernandez.

Gasteizen, 2012ko abenduaren 13an.

Aurrekariak.

Lehena.-Silverio García de Leónek sustatu du prozesu hau, kaleratzea dela-eta, eta demandatuak Electrotécnica Alavesa S.L., Aldakin S.L. eta Servicio de Asistencia Técnica Electrónica S.L. dira.

Adiskidetze-ekitaldia eta judizioa egiteko eguna ezarri da: 2012ko abenduaren 13an, 12:45ean.

Bigarrena.-Adiskidetze-ekitaldia eginik sinatzen duen idazkari judizialaren aurrean, alde guztiak agertu dira, eta honako erabaki hau hartu da: "demandatzaileak demanda berresten du, eta adierazten Electrotécnica Alavesa S.L. enpresak ez duela langilearen esku utzi kalte-ordainaren %60, 3.573,55 euro. Demandatuak, Electrotécnica Alavesa S.L.k, kaleratze objektiboaren kalifikazioari eusten dio, baita haren ondorioetarako egunari ere, hots, 2012ko abuztuaren 17ari, eta Silverio García de León jaunari hobekuntza eskaini dio legezko gutxienekoaren aldean, hau da, kaleratze objektiboagatiko gutxieneko kalte-ordaina baino %60 gehiago. 7500,00 euro arte eskaini du, alde batera utzirik langileak Soldatak Bermatzeko Funtsetik jasotzeko eskubidea duen kalte-ordaina, aintzat hartuz Langileen Estatutuaren 33.8 artikuluan xedatutakotik organismo horrentzat ondorioztatzen den erantzukizuna, hogeita bost langile baino gutxiagoko enpresa izateagatik.

Aipatutako 7500,00 euroko kalte-ordaina 72 orduko epean ordainduko da gehienez ere, langileari nomina pagatzen zitzaion kontu korrontean sartuz.

Aipatutako zenbatekoa jasorik, likidaturik eta finikitaturik gelditzen da aldeen artean izandako harremana, langileak enpresari deus gehiago erreklamatzerik ez duela, eta langileak atzera egiten du gainerako demandatuei, hots, Aldakin S.L eta Servicio de Asistencia Técnica Electrónica S.L. enpresei, dagokienez.

Zuzenbideko oinarriak.

Bakarra.-Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 84. artikuluan xedatzen da, idazkari judizialaren aurrean egiten den adiskidetze-ekitaldiari dagokionez, ezen hartan aldeek abenikoa lortzen badute dekretua emanen dela hura onesteko, eta, orobat, erabakitzeko jarduketak artxibatzea, baldin eta adostutakoa ez bada kalte larria aldeetako batentzat edo hirugarrenentzat, lege-iruzurra, eskubide-abusua edo interes publikoaren aurkakoa.

Kasu honetan, ez da izan inolako inguruabarrik idazkari judizialak abenikoa onestea eragozten duenik.

Xedapen zatia.

Sinatzen duen idazkari judizialaren aurrean egindako adiskidetze-ekitaldian lortutako abenikoa onesten da.

Ebazpen hau irmo bihurtzen denean, artxiba bitez jarduketak.

Jakinaraz bedi ebazpen hau.

Ebazpen honen berri ematen diot epaileari.

Aurkaratzeko bidea: berrikusteko errekurtsoa aurkezten ahal da bulego judizialean, epaileari zuzendua, jakinarazi eta ondoko hiru egun balioduneko epean, idatziz. Ebazpenean egin den arau-haustea azaldu behar da (LJLaren 188. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiak).

Errekurtso horrek ez du eteteko ondoriorik izanen, eta ez da inola ere bidezkoa izanen ebatzitakoaren kontra jardutea (Lan arloko Jurisdikzioari buruzko Legearen 188. artikuluko 1. idatz-zatia, bigarren lerroaldea).

Errekurtsoa jarri ahal izateko 25 euroko gordailua egin behar da. Bestela, errekurtsoa ez da tramitatzeko onartuko. Epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan sartu behar da diru kopuru hori, eta sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu behar da errekurtsoa jartzerakoan (Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egin beharretik salbuetsita daude sindikatuak, doako laguntza juridikorako eskubidea dutenak, Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunak edo langileak, Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.

Hori dekretatu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Eta Servicio de Asistencia Técnica Electrónica S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari amaiera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak edo epatzeenak.

Gasteizen, 2013ko urtarrilaren 9an.-Idazkari judiziala, Jesús Sevillano Hernández.

Iragarkiaren kodea: J1300888