31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BILBOKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 339/2012 prozedura

Begoña Monasterio Torre andreak, Bilboko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Esteban Perez Lizares jaunak eskaturik, gai arrunta dela-eta, Soldatak Bermatzeko Funtsaren eta Irau 2004 S.L.ren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren 339/2012 lan prozesu arruntaren autoetan, honako hau eman da:

Epaitza:

Osorik baiesten dut Esteban Perez Lizaresek, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Irau 2004 S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 4.859,52 euro ordaintzera; diru kopuru horrek %10eko berandutza-interesa sortuko du adiskidetze orria aurkeztu zen egunetik aurrera.

Eta Irau 2004 S.L.ri jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari amaiera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak edo epatzeenak.

Bilbon (Bizkaia), 2012ko abenduaren 21ean.-Idazkari judiziala, Begoña Monasterio Torre.

Iragarkiaren kodea: J1301429