31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 208/2012 prozedura

Alfonso Pérez Ruizek, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Rafael Lacaba Fernándezek eskaturik, kaleratzea dela-eta, Panadería Pastelería Cafetería Cruz, S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 208/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Erabaki da betearazpen neurriak hartzeko eskaerari ezezkoa ematea, betearazpenpeko enpresa hartzekodunen konkurtsoan dagoela deklaratu baitzen.

Erabaki da jarduketak artxibatzea, liburu egokietan oharra egin ondoren.

Ebazpen honek prozedura bukatzen duenez, erants bekie autoei horren lekukotza, eta artxiba bedi jatorrizkoa behin betiko dekretuen paper-sortan.

Ebazpen hau ez da irmoa, eta berrikusteko errekurtsoa jar daiteke haren aurka, organo judizial honi zuzendua. Errekurtsoa jartzeko, idazki bat aurkeztu beharko da epaitegi honetan hiru eguneko epean, ebazpenak zer arau-hauste egiten duen oinarrituta (LJALaren 188. artikulua).

Eta Panadería Pastelería Cafetería Cruz, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 28an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1301376