31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 1082/2011 prozedura arrunta

Silvia Muro Ortizek eta María Rosario Remirez Remirezek eskaturik, Cogesar, S.L.ren, Dareta Inmuebles, S.L.ren, Videna, S.L.L.ren, Cogesar Inversiones, S.L.ren, Escobosa y Asociados Auditores Consultores S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, epaitegi honetan bideratu den 1082/2011 prozedura arruntean, xedapen zatian hauxe dioten ebazpenak eman dira:

Baiesten dut Silvia Muro Ortizek eta María Rosario Remirez Remirezek, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Cogesar, S.L.ren, Videna, S.L.L.ren, Cogesar Inversiones, S.L.ren, Dareta Inmuebles, S.L.ren, Escobosa y Asociados Auditores Consultores S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda, eta horrenbestez enpresa demandatuak kondenatzen ditut Silvia Muro Ortiz demandatzaileari 4.858,75 euro eta Maria Rosario Remirez Remirez demandatzaileari 3.578,53 euro ordaintzera, gehi %10eko lege interesak, kopuru horietatik sorraraziak osorik ordaindu arte. Soldatak Bermatzeko Funtsa demandatutzat jotzen da, legezko ondorioetarako.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost eguneko epean. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, eta zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek epaitegi honetan agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, 4148 0000 65 1082.11 espedientearen erreferentziarekin, 300 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, banku eta kontu beretan baina aparteko eragiketa batean eta 4148 0000 67 1082.11 zenbakia aipatuz, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru-sarrerak banku-transferentziaren bidez egiten badira, 0030.1846.42.0005001274 kontura eginen da transferentzia, eta goian aipatutako erreferentziak jarriko dira kontzeptu gisa.

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

E/.

Xedatu dut:

Auto hauen barnean 2012ko azaroaren 20an emandako epaia argitzen dut, ebazpen honen oinarri juridikoetan adierazten den moduan, eta epaitza berariaz honela geratuko da idatzita:

"Baiesten dut Silvia Muro Ortizek eta María Rosario Remirez Remirezek, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Cogesar, S.L.ren, Videna, S.L.L.ren, Cogesar Inversiones, S.L.ren, Dareta Inmuebles, S.L.ren, Escobosa y Asociados Auditores Consultores S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda, eta horrenbestez enpresa demandatuak kondenatzen ditut Silvia Muro Ortiz demandatzaileari 11.780,92 euro ordaintzera (4.858,75 euro kalte-ordain gisa eta 6.922,17 euro soldatengatik), gehi soldatek sorrarazitako %10eko legezko berandutza-interesa, eta Maria Rosario Remirez Remirez demandatzaileari 9.785,07 euro (3.578,53 euro kalte-ordain gisa eta 6.206,54 euro soldatengatik), gehi soldatek sorrarazitako %10eko legezko berandutza-interesa. Soldatak Bermatzeko Funtsa demandatutzat jotzen da, legezko ondorioetarako."

Eta Cogesar, S.L.ri, Videna, S.L.L.ri eta Cogesar Inversiones, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 22an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1301012