31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 223/2012 prozedura

Alfonso Pérez Ruiz jaunak, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: Jesús Ventura Ripodasek eskaturik, World Trucks Europa, S.L. enpresaren aurka, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 223/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen autoa eman da gaurko egunean:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Jesús Ventura Ripodasek eskaturik, eta betearazpena abiaraztea World Trucks Europa, S.L.ren aurka, 3.045,97 euroko printzipala ordain dezan, gehi 182,76 euroko interesak eta 304,60 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, aintzat har bedi idazkari judizialak emanen duen dekretua eta, horretarako, kontsulta bitez eskura dauden erregistro eta erakunde publikoetako datu-baseen aplikazio informatikoak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman haren aurka LJALaren 239.4 artikuluan aurreikusitako berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, hiru eguneko epean.

Eta World Trucks Europa, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 17an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1300918