31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 181/2012 prozedura

Alfonso Pérez Ruiz jaunak, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: Jesús María Arnedo Roselek eskaturik, Kazoo S.A. (Discoteca Reverendos) enpresaren aurka, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 181/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen autoa eman da gaurko egunean:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Jesús María Arnedo Roselek eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Kazoo SAren aurka, 3.540,06 euroko printzipala ordain dezan, gehi 212,40 euroko interesak eta 354,01 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, aintzat har bedi idazkari judizialak emanen duen dekretua eta, horretarako, kontsulta bitez eskura dauden erregistro eta erakunde publikoetako datu-baseen aplikazio informatikoak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman haren aurka LJALaren 239.4 artikuluan aurreikusitako berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, hiru eguneko epean.

Gaurko eguneko dekretu bidez, erabaki da betearazpenpeko enpresaren honako ondasun hauek enbargatzea:

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga edo balio erantsiaren gaineko zerga -betearazpenpeko alderdiaren izaera juridikoa zein den-, edo beste edozein kontzeptu dela eta, Nafarroako Foru Ogasunak betearazpenpeko pertsonari edo enpresari itzuli behar dizkion diru kopuru guztiak, premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.

Betearazpenpeko alderdiak banku-erakundeetan dituen kontu korronte, aurrezki kontu eta gordailu mota guztietako saldoak, baita haren izenean dauden balore higigarri guztiak ere, finantza erakundeak haien gordailuzain edo bitarteko gisa jarduten badu; hori guztia premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte. Enbargoa bermatzeko eta eraginkorra izan dadin, erabil bedi Puntu Neutro Judizialaren aplikazioa.

Nafarroako Lan arloko 1. Epaitegiaren 105/2012 betearazpenean atxikitako ondasunen berrenbargoa, eta auto horietan betearazpenpeko alderdiarentzat gera daitekeen soberakinaren enbargoa.

1636BLF matrikulako ibilgailua.

Eta Kazoo, S.A.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 16an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1300917