31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 1233/2012 prozedura arrunta

Lourdes García Ruizek, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Diego Rodríguez Porrasek eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Ilune Iruña S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratu den 1233/2012 prozesuaren barrenean, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2013ko uztailaren 24ko 10:40an ager dadin 103. judizio-aretoan, Iruñeko San Roke kaleko 4an, 1. solairuan, adiskidetze-ekitaldia egiteko eta, beharrezkoa bada, judizioa (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik).

Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela, eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Demandatuak berak agertu beharko du alderdiaren galdeketa egitera, edo, pertsona juridiko pribatua bada, haren legezko ordezkaritza duen pertsonak, eta horrek ordezkaritza frogatzeko eskritura edo notario-ahalordea erakutsi beharko du. Bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, edo, ohartarazita egon arren, aitorpenik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio behin eta berriz, galderetan aipatzen diren egitateak aitortutzat jotzen ahalko dira epaian, betiere galdekatua haietan pertsonalki aritu bada eta haiek egiazkotzat jotzeak kalte egiten badio erabat zein partez.

Agiri bidezko frogari dagokionez, demandatuari errekerimendua egin zaio epaitegiko idazkaritzan eskuragarri duen demandan eskatutakoa ekar dezan, autoei eransteko, judizioa baino hamabost lehenago gutxienez.

Eta Ilune Iruña, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 30ean.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1301549