31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 208/2012 prozedura

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Kontratuaren suntsiarazpena dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 208/2012 prozeduran, xedapen zatian honela dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Erabakitzen dut Alberto González Berriok Enne Digital Entertainment Studios, S.L. eta Gpm Digital Enternainment Factory S.L.ren aurka, 12.679,34 euroko printzipala ordaintzeko, gehi 760,76 euroko interesak eta 1.267,93 euroko kostuak, eskatu duen betearazpen agindu orokorra ez ematea eta betearazpenik ez abiaraztea, alderdi demandatua konkurtsoan dagoelako. Horrek ez du ezertan eragotziko kredituei konkurtsoan dagokien tratamendua.

Eta Enne Digital Entertainment Studios, S.L.ri eta Gpm Digital Enternainment Factory S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 22an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1301112