31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 1088/2011 prozedura arrunta

José Luis Duran Calvachek eskaturik, diru kopuru bat erreklamatzeko, epaitegi honetan Carser Bus, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratu den 1088/2011 prozedura arruntean, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da 2012ko ekainaren 22an:

Baiesten dut José Luis Duran Calvachek, diru kopuru bat erreklamatzeko, Carser Bus S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut alderdi demandatzaileari 3.660,33 euro ordaintzera, gehi diru kopuru horren legezko interesak (%10), osorik ordaintzen den arte, eta Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzen dut aurreko deklarazioari men egitera.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost eguneko epean. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, eta zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek epaitegi honetan agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen 3160.0000.65.1088.11 kontuan, Banestoren edozein bulegotan, 300 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina oraingoan 3160.0000.67.1088.11 kontuan, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru-sarrera banku-transferentziaren bidez egiten bada, 0030 1846 42 0005001274 zenbakia jarri beharko da, bulego hartzailearen gako gisa.

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

E/

Eta Carser Bus, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 22an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1301092