31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 1069/2012 prozedura monitorioa

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Amaya Agueda Encina Remirezek eskaturik, Presion y Fuerza S.L. enpresaren aurka, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 1069/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen 2/20013 dekretua eman da 2013ko urtarrilaren 2an:

Prozedura monitorio hau artxibatzea erabaki da, prozedura arruntean lortuko den emaitza ezertan galarazi gabe.

Ebazpen hau ez da irmoa, eta berrikusteko errekurtsoa jar daiteke haren aurka, organo judizial honi zuzendua. Errekurtsoa jartzeko, idazki bat aurkeztu beharko da epaitegi honetan hiru eguneko epean, ebazpenak zer arau-hauste egiten duen azalduta (LJALaren 188. artikulua).

Eta Presion y Fuerza S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 4an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1301013