31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 86/2012 prozedura

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 86/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdiaren, hots, Yes Intuitive Brsin, S.L.ren erabateko kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz, deusetan galarazi gabe betearazpen-prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badu. Zorraren printzipala 8.457,44 eurokoa da, interesak 507,90 euro eta kostuak 846,49 euro, azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatuta.

Eta Yes Intuitive Brsin S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 16an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1300880