31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 123/2011 prozedura

Lourdes García Ruizek, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Momar Senek eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, José Luis Lucas Salvatierraren aurka Epaitegi honetan bideratzen ari den 123/2011 betearazpen-prozeduran, gaur emandako ebazpenaren bidez erabaki dut enkante publikoan saltzea ondoko zerrendan, tasazio-prezioa finkatuta, ageri diren ondasun enbargatuak, alderdi demandatuarenak baitira:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balorazioa:

NA67652E matrikula duen ibilgailua (Ausa Senior 150 DH ibilgailu berezia), enkante honen ondorioetarako 650 euroan baloratua. Aguilar del Río Alhamako (Errioxa) Pajares zeharkalean zigilaturik dago.

Enkantea egiteko baldintzak.

Enkantea epaitegi honetan eginen da, Iruñean, 2013ko otsailaren 22an, 10:15ean, 103. judizio-aretoan (lehen solairua).

Ezinbesteko arrazoiengatik bertan behera uzten bada, hurrengo egun baliodunean eginen da (larunbatak salbu), ordu berean eta toki berean.

Enkantea egiteko baldintza hauek bete behar dira:

Lehenbizikoa.-Errematea egin aurretik zordunak bere ondasunak askatu ahal izanen ditu, printzipala, interesak eta kostuak ordainduz.

Bigarrena.-Lizitatzaileek beren nortasuna behar bezala frogatu beharko dute, enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela adierazi, eta epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan, Iruñeko Nafarroako Gorteen kaleko 5eko sukurtsalean, 0030-8025 kontuan, 3160.0000.64.0123.11 prozeduraren erreferentzia jarriz, enkanteko ondasunen tasazio-balioaren %20 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da diru-sarreraren gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikuluko 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikuluaren 1. idatz-zatian xedatutakoarekin bat, enkantean parte hartzeko jarritako diru kopuruak itzuli eginen dira enkantea bukatu ondoren.

Hirugarrena.-Iragarki hau argitaratzen denetik enkantea egin arte, posturak idatziz aurkezten ahalko dira gutun-azal itxian. Horren barnean erantsi beharko dira posturagilearen behar adinako identifikazioa, enkantearen baldintzak ezagutzen dituelako adierazpena eta aurreko baldintzan aipatutako gordailua egin izanaren frogagiria. Gutun-azal itxiak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

Laugarrena.-Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Egiten diren posturak hobetu ahal izanen ditu, eta horretarako ez du diru kopururik jarri behar izanen.

Bosgarrena.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

Seigarrena.-Enkantean nahi adina diru eskaini ahal izanen da, baina errematea zuzenean onets dadin, eskainitako diru kopururik handiena enkantean jarritako ondasunen balioaren %50 izan behar da gutxienez ere, ordainketa geroratzeko eskaini gabe. Postura ehuneko horretatik beherakoa bada, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 650. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

Zazpigarrena.-Errematearen prezioa 10 eguneko epean ordaindu beharko da, errematea onesten denetik hasita.

Eta, behin Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, herritar orori eta bereziki prozesu honetako alderdiei jakinarazteko balio izan dezan, eta prozesuari buruzko legeetan ezarritakoa betetzeko, honako hau egiten dut.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 18an.-Idazkari judiziala.

Iragarkiaren kodea: J1300879