31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har, 1073/2012 prozedura

Lourdes García Ruizek, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Carmelo Romero Sagastik eskaturik, kaleratzea dela-eta, Hormigones Lodosa, SA, Hormigones Puente La Reina SA, Hormigones Lizarra, S.A., Hormigones Pirámide SA, Hormigones Arga SA, Hormigones Azagra SA, Falces Morteros y Hormigones, SA, Hormigones Cantabria Áridos Logroño SA, Hormigones Beriáin S.A., Canteras y Hormigones del Norte S.A. eta Áridos Y Hormigones de Buñuel S.L. enpresen eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 1073/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen dekretua eman da 2013ko urtarrilaren 14an:

Adiskidetze-ekitaldira agertu diren alderdien arteko abenikoa onesten da goian azaltzen den moduan, eta horiek hemen jasotzat ematen dira.

Auzi-jartzailea atzera-egintzat jotzen da Hormigones Beriáin, SA, Falces Morteros y Hormigones, SA, Hormigones Arga, SA, Hormigones Azagra, SA, Hormigones Lizarra, SA, Hormigones Piramide, SA, Hormigones Puente, SA, Canteras y Hormigones del Norte, SA, Hormigones Cantabria Áridos Logroño, SA, Áridos y Hormigones Buñuel, S.L. enpresen eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demandan.

Lortutako akordioa betetzen ez bada, alderdi batek eskaturik bete ahal izanen da, epaiak betearazteko tramiteen bitartez.

Artxiba bitez jarduketak, egin bedi oharra erregistro liburu egokian, eta erantsi autoei honen ziurtagiria.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta ohartaraz bekie abenikoaren baliozkotasuna aurkaratzeko akzioa gaurtik hasita hamabost egun barru iraungiko dela eta epaitegi honetan egikaritzen ahal dela, legean ezarritako tramite eta errekurtsoekin.

Eta Áridos y Hormigones de Buñuel S.L. enpresari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 16an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1300859