31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har, 1083/2012

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: José Serafín Martínez Narcuek eskaturik, kaleratzea dela-eta, Hormigones Lodosa, SA, Hormigones Puente SA, Hormigones Lizarra SA, Hormigones Pirámide SA, Hormigones Azagra SA, Falces Morteros y Hormigones SA, Hormigones Cantabria Áridos Logroño SA, Hormigones Beriain SA, Canteras y Hormigones del Norte SA, Áridos y Hormigones de Buñuel S.L., Hormigones Arga S.A. enpresen eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 1083/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen dekretua eman da gaurko egunean:

"Adiskidetze-ekitaldira agertu diren alderdien arteko abenikoa onesten da goian azaltzen den bezala, eta horiek hemen jasotzat ematen dira.

Auzi-jartzailea atzera egintzat jotzen da, Hormigones Lodosa, SA, Hormigones Puente SA, Hormigones Lizarra SA, Hormigones Pirámide SA, Hormigones Azagra SA, Falces Morteros y Hormigones SA, Hormigones Cantabria Áridos Logroño SA, Hormigones Beriain SA, Canteras y Hormigones del Norte SA, Áridos y Hormigones de Buñuel S.L., Hormigones Arga S.A. eta Soldatak Bermatzeko Funtsa demandatuen aurka jarritako demandan.

Lortutako akordioa betetzen ez bada, alderdi batek eskaturik bete ahal izanen da, epaiak betearazteko tramiteen bitartez.

Artxiba bitez jarduketak, egin bedi oharra erregistro liburu egokian, eta erantsi autoei honen ziurtagiria.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta ohartaraz bekie abenikoaren baliozkotasuna aurkaratzeko akzioa gaurtik hasita hamabost egun barru iraungiko dela eta epaitegi honetan egikaritzen ahal dela, legean ezarritako tramite eta errekurtsoekin.

Hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Fede ematen dut."

Eta Hormigones Azagra SAri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 14an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1300812