31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 204/2012 prozedura arrunta

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: María Jesús Pérez-Ilzarbe Ruizek eta José Javier Larrayoz Gauttok eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, José Carlos Ortiz de Arri Nieto enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 204/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Epaitza:

Baiesten dut María Jesús Pérez-Ilzarbe Ruizek eta José Javier Larrayoz Gauttok Jos Carlos Ortiza de Arri Nieto enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaile bakoitzari 980,44 euro ordaintzera, gehi %10eko berandutza-interesak, eta Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzen dut deklarazio honi men egitera.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei eta ohartaraz bekie haren kontra ezin dela inolako errekurtsorik jarri.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta José Carlos Ortiz de Arri Nietori legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 31n.-Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1301618