31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 120/2007 prozedura

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Cesar Chivite Mateok eskaturik, Palasan EP Construccion Sociedad Limitada eta Compañia Promotora Constructora Garid Sociedad Limitada enpresen aurka, kaleratzea dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 120/2007 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen autoa eman da 2013ko urtarrilaren 9an:

"Ezesten dut Nafarroako Zerga Ogasunak hirugarrengotzari buruz betearazpen honetan egin duen intzidentzia-demanda, Cesar Chivite Morenoren eta Compañia Promotora Constructora Garid, Sociedad Limitadaren aurrean eskubide hobeko hirugarrena den aldetik.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi haren aurka bidezko dela berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, idazki bidez, organo judizial honi zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hiru eguneko epean. Errekurtsogileak ebazpenari zer akats egozten dion adierazi behar du. Errekurtsoa aurkeztuta ere, erabakitakoa beteko da.

Errekurtsoa onartzeko, frogatu beharko da 25 euro sartu direla organo honek Banesto entitatean duen gordailu eta kontsignazioen kontuan (3159000064012007 zenbakia), banakako ordainketa baten bidez, errekurtso mota adieraziz, salbu errekurtsogilea Gizarte Segurantzaren araubide publikoko langilea edo onuraduna bada, edo doako justiziaren onuraduna, Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoa, toki entitatea eta aurrekoen mendeko erakunde autonomoa. Ez da errekurtsorik tramitera onartuko gordailua eratuta egon gabe (BJLOaren hamabosgarren X.G.).

Hori erabaki, agindu eta sinatu du Ana Sol Lezaun Larumbe Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko epaile magistratu andreak. Fede ematen dut.

Epaile magistratua. Idazkaria".

Eta Palasan EP Construccion Sociedad Limitadari eta Compañia Promotora Constructora Garid Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 17an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1301007