31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 39/2012 prozedura

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Mikel Iturbide Señasek eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Eurobogar, Sociedad Limitada enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 39/2012 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioten ebazpenak eman dira 2012ko martxoaren 15ean:

"Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Mikel Iturbide Señasek eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Eurobogar, Sociedad Limitadaren aurka, 13.564,66 euroko printzipala ordain dezan, gehi 813,88 euroko interesak eta 1.356,47 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan azken bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, aintzat har bedi idazkari judizialak emanen duen dekretua eta, horretarako, kontsulta bitez eskura dauden erregistro eta erakunde publikoetako datu-baseen aplikazio informatikoak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman haren aurka LJALaren 239.4 artikuluan aurreikusitako berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, hiru eguneko epean.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den gisan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3159.0000.65.0039.12 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa: "30. errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espediente zenbaki bera jarriko da, eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30. errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien menpeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Hala erabaki, agindu eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Epaile magistratua. Idazkaria."

"Lehenbizikoa.-Ordaintzeko errekerimendurik egin gabe, diru kopuru hauek berdintzeko adina ondasun enbarga biezazkiote betearazpenpeko alderdiari, hots, Eurobogar, Sociedad Limitadari:

1.-13.564,66 euroko printzipala.

2.-Interesetarako kalkulatu diren 813,88 euro.

3.-Kostuetarako kalkulatu diren 1.356,47 euro.

Zordunari adierazten zaio erreklamatzen zaizkion diru kopuru horiek epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen 0030 1846 42 0005001274 kontuan ordain ditzakeela, oharretan jarriz 3159.0000.64.0039.12 azpikonturako dela.

Ordainarazten den diru kopurua osorik ordaindu ezean, eta ondasunen enbargoa deusetan galarazi gabe, egin bekio zordunari edo haren legezko ordezkariari errekerimendua hamar eguneko epean bere ondasun eta eskubideen zerrenda aurkez dezan, bere erantzukizuna bermatzeko beharrezkoak diren xehetasunekin. Ebazpen honen jakinarazpenak horren berri emateko formazko errekerimendua egiteko balio du.

Bigarrena.-Erants bedi Nafarroako Zerga Ogasunaren, Tributu Administrazioaren Estatu Agentziaren, Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren, Jabetza Erregistroko Indizeen Zerbitzuaren eta, hala badagokio, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren datu-baseetara sartzeko aplikazio informatikoetatik lortutako oharra. Horren edukia aztertuta, betearazpenpeko alderdiaren honako ondasun edo eskubide hauen enbargoa deklaratzen da.

-Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga edo balio erantsiaren gaineko zerga edo beste edozein zerga dela eta -betearazpenpeko alderdiaren izaera juridikoa zein den-, Nafarroako Foru Ogasunak betearazpenpeko pertsonari edo enpresari itzuli behar dizkion diru kopuru guztiak, premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.

-Betearazpenpeko alderdiak Euskadiko Kutxa, Nafarroako Rural Kutxa, Caixa D'Estalvis i Pensions de Barcelona, Banco Popular, Banco Santander, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, Caixa d'Estalvis de Manresa eta Nafarroako Aurrezki Kutxa banku erakundeetan dituen kontu korronte, aurrezki kontu eta gordailu mota guztietako saldoak, baita haren izenean dauden balore higigarri guztiak ere, finantza erakunde horiek haien gordailuzain edo bitarteko gisa jarduten badute; hori guztia premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte. Enbargoa bermatzeko eta eraginkorra izan dadin, bidal bekie ofizioa aipatu diren entitateei, betearazpenean erreklamatzen den diru kopurua atxiki dezaten saldo horietatik, egonez gero, eta epaitegi honetako kontura transferi dezaten.

-Betearazpenpeko alderdiak enpresa hauekin dituen kredituak: Campezo Construccion S.A., Acsa Obras e Infraestructuras S.A., Marset Iluminacion S.A., Dragados S.A., Laboratorio Dental Ruiz S.A., Ferrovial-Agroman S.A., Construcciones Goñi Marcotegui S.A., Excavaciones Olloquiegui S.A., Cyes Infraestructuras S.A., Construcciones Angel Blanque Sánchez S.R.L., Teyco S.L., Construcciones Antolin Alonso S.L., Construcciones Dom-Gonz S.L., Reincoba S.L., Comercial Joan Simo S.L., Excavaciones Asenjo S.L., Talasur S.L., Industrial Marmolera Navarra S.L., Construcciones Yoar S.L., Excavaciones Fermin Oses S.L., Barrachina Ortega S.L., Lacunza Hermanos S.L., Construcciones Imirizaldu S.L., Inter Cons Beltran S.L., Cemendena S.L., Volumen 4 Motor S.L., Aepuntocon S.L., Construcciones Iradiel S.L., Anllar Construcciones S.L., Estructuras Illescas S.L., Artesania y Decoracion Aragonesa S.L., Isoplant S.L., Espai Vives S.L., Pleamares Producciones S.L., Francisco Javier Zubeldia Erneta, José Miguel Ruiz Arruza, Construcciones Augusto López S.A. eta Construcciones Azoz 2003 S.L. Horiei ofizioa igorriko zaie, bost eguneko epean epaitegi honen banku kontura transferi dezaten betearazpenean ordaintzeko dagoen diru kopuru osoa, edo hemendik goiti izan ditzaketen zorrak, zenbateko osoa berdindu arte; eta ez betetzearen ondorioei buruz legezko adierazpen eta ohartarazpenak eginen zaizkie.

-0151DHM, 9571DYP, 2502BGZ, 4637CPY, 7092CMY, NA06905R, 2908BLM eta 4285CXL matrikulak dituzten ibilgailuak. Igor bedi manamendua, bikoizturik, ondasun higigarrien erregistro egokira, enbargoaren idatzoharra egiteko, eta eskatu, aldi berean, lotutako zama eta kargen ziurtagiria, Trafiko Zuzendaritza Nagusian ageri direnak ere barnean hartuko dituena.

-Ondasun higigarriak, Eurobogar, Sociedad Limitadaren helbidean (autoetan ageri den helbidean: Talluntxe I industrialdea, D kalea, 5, Noain Elortzibar) aurki daitezkeenak, diru kopuru hau berdintzeko: 13.564,66 euroko printzipala, gehi 813,88 euro interes gisa eta 1.356,47 euro kostuen ordainean, egindako kalkuluen arabera.

Bidal bedi horretarako exhortoa Noain Elortzibarko Bake Epaitegira. Izendatzen den batzorde judizialak ahalmena izanen du sarrailagilearen eta indar publikoaren laguntza eskatzeko. Legez ezarritako lehentasun ordenari jarraituko zaio eta ondasunak zuzenbidearen arabera gordailutuko dira; beharrezkoa bada, gordailuzaina izendatuko da eta legezko ohartarazpenak eginen dira. Ebazpen honek erabaki den enbargorako manamendua behar den moduan egiteko balioko du. Auzi-jartzaileak enbargo-eginbidean esku hartzeko ahalmena izanen du, hala badagokio zuzenbidez.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei legezko eran.

Aurkaratzeko bidea.-Epaitegi honetako Idazkaritzan berrikusteko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.5 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten denarekin bat, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen gordailu eta kontsignazioen kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan zenbakia eta urtea idatzi behar dira, eta kontzeptu gisa: "31. errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espedientearen urte eta zenbaki berak jarriko dira, eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("31. errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki erakundeak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Idazkaria".

Eta Eurobogar, Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 17an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1300975