31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 249/2012 prozedura arrunta

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Emil Mladenov Tyufekchievek eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Construcciones y Albañilería Balcanes, S.L., Excavaciones Olloquiegui, S.A., Plamen Rumenov Madzhiriov eta Jacar Montajes, S.A. enpresen aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 249/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen epaia eman da gaurko egunean:

Baiesten dut jarduketa hauek eragin dituen demanda, hots, Emil Mladenov Tyufekchievek, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Construcciones y Albañilería Balcanes S.L., Excavaciones Olloquiegui S.A. eta Jacar Montajes S.A. enpresen eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritakoa, eta auzi-jartzaileak 29.768,16 euro hartzeko eskubidea duela deklaratzen dut. Horrenbestez, Construcciones y Albañilería Balcanes, S.L. enpresa kondenatzen dut auzi-jartzaileari diru kopuru hori ordaintzera, gehi urtean %10eko berandutza interesak, soldataren kantitateen (25.426,67 euroren) gainean, eta Excavaciones Olloquiegui S.A. eta Jacar Montajes S.A. kondenatzen ditut langileari solidarioki kopuru batzuk ordaintzera, muga hauek izanik:

Excavaciones Olloquiegui SA: 2.362,80 euro gordin (2.000 euro garbi).

Jacar Montajes SA: 3.916,65 euro gordin (3.152,09 euro garbi).

Eta, azkenik, Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzen dut deklarazio honi men egitera, preskribatu ez diren soldataren kantitateei dagokienez bakarrik.

Jakinaraz bekie epaia alderdi guztiei, adieraziz haren aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, epaia jakinarazi eta ondoko bost egun balioduneko epean. Horretarako aski izanen da epaia jakinaraztean alderdiak, haren abokatuak, lan harremanetako gradudun elkargokideak edo ordezkariak asmo horren berri ematea. Zilegi izanen da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek bertan agertzea edo idazkia aurkeztea. Errekurtsoaren berri ematean, alderdi errekurtsogileak errekurtsoa zuzenduko duen legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatu beharko du.

Enpresari ohartarazten zaio ezen, errekurtsoa jarriz gero, horren iragarkiarekin batera, Lan arloko epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito, S.A., Banco de Vitoria, S.A.) irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan 300 euro sartu izanaren frogagiria aurkeztu beharko duela. Kontua Iruñeko Nafarroako Gorteak kaleko 5ean dagoen sukurtsalekoa da (0030 1846 42 0005001274 kontua, 3159 0000 65 024912 kontzeptua). Halaber, banku eta kontu berean baina aparteko eragiketa batean kondenaren diru kopurua sartu izanaren frogagiria aurkeztu beharko da, 3159.

0000 67 024912 prozedura zenbakia adieraziz. Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkezten ahalko da, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Construcciones y Albañilería Balcanes, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 21ean.-Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1300970