31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 1188/2011 prozedura arrunta

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Jorge Chamba Velezek eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Goal Obra Publica, S.L., Befesa, Iruña Construcciones S.L., Acciona, Obenasa, Ute Riegos del Canal eta Arian enpresen eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 1188/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Epaitza:

Baiesten dut Jorge Chamba Vélez jaunak Ute Riegos del Canal enpresaren eta hura osatzen duten Obras Especiales de Navarra S.A., IC Construcción, Ingeniería y Gestión de Obras S.A. (lehen Iruña Construcciones S.L. zen), Abeinsa Infraestructuras Medio Mabiente S.A. (lehen Befesa zen), Arian Construcción y Gestión de Infraestructuras S.A., Goal Obra Publica SL enpresen eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda, eta Goal Obra Publica S.L. enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 13.205,99 euro gordin ordaintzera, gehi %10eko berandutza-interesak, eta horietatik 600 euro garbi ordaintzeko erantzukizun solidarioa du enplegatzaileak, hots, Ute Riegos del Canal-ek eta hura osatzen duten enpresa hauek: Obras Especiales de Navarra S.A, Ice Construcción, Ingeniería y Gestión de Obras S.A, Abeinsa Infraestructuras Medio Ambiente S.A eta Arian Construcción. Eta Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzen dut deklarazio honi men egitera.

Judizioa egin aurretik demandatzaileak atzera egin zuen Accionaren aurkako demandan.

Jakinaraz bekie epaia alderdi guztiei, adieraziz haren aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, epaia jakinarazi eta ondoko bost egun balioduneko epean. Horretarako, aski izanen da epaia jakinaraztean alderdiak, haren abokatuak, lan harremanetako gradudun elkargokideak edo ordezkariak asmo horren berri ematea. Zilegi izanen da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek bertan agertzea edo idazkia aurkeztea. Errekurtsoaren berri ematean, alderdi errekurtsogileak errekurtsoa zuzenduko duen legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatu beharko du.

Enpresari ohartarazten zaio ezen, errekurtsoa jarriz gero, horren iragarkiarekin batera, Lan arloko epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito, S.A., Banco de Vitoria, S.A.) irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan 300 euro sartu izanaren frogagiria aurkeztu beharko duela. Kontua Iruñeko Nafarroako Gorteak kaleko 5ean dagoen sukurtsalekoa da (0030 1846 42 0005001274 kontua, 3159 0000 65 1188 11 prozedura). Halaber, banku eta kontu berean baina aparteko eragiketa batean kondenaren diru-zenbatekoa sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da, 3159 0000 67 1188 11 prozedura zenbakia adieraziz. Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkezten ahalko da, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Goal Obra Pública, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 17an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1300913