31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu ez judizialak betearazteko 166/2012 prozedura

Alfonso Pérez Ruizek, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Ruben Dario García Zambranok, Mikel Moreno Sánchezek, Leyre Salas Rodríguezek, María Angeles Regalado Zamboninok, Lilyana Vladimi Aprilovak eta Anastasia Volkovak eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Mutilcar Global, S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 166/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdiaren, hots, Mutilcar Global, S.L.ren kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz, deusetan galarazi gabe prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badu. Zorraren printzipala 24.439,90 euro da, interesak 1.466,39 euro eta kostuak 2.443,99 euro, azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatuta.

Kaudimengabeziaren deklarazio hori ikusirik, eta kontuan izanik beraren ondorioz betearazpen-prozedura eten eginen dela, premiamendu-bidean aurrera egitea alferrikakoa baita goian azaldutako arrazoiengatik, eta, ondorioz, ez dela ofizioz erabakiko behinola egindako aurreneurrizko enbargo-idatzoharren luzapenik, alderdi betearazleari eta Soldatak Bermatzeko Funtsari aditzera ematen zaie betearazpenari berriz ekiteko eskatzen ahal dutela, aurreneurrizko enbargo-idatzohar horien luzapenak lortzeko xede bakarrarekin, eta hori Hipoteka Legearen 86. artikuluan ezarritako epean eta moduan eskatu behar luketela, izan ere, manu horrek lau urteko iraungitze-epea ezartzen baitu halako idatzoharretarako.

Behin ebazpen hau irmo bihurturik, artxiba bitez jarduketak, erregistro liburuetan baja eman eta estatistikarako idatzoharra egin ondoren.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berrikusteko errekurtsoa jartzen ahal dutela organo judizial honi zuzendua, jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du eteteko ondoriorik sortuko (LJALaren 186.3 eta 187. artikuluak).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten denarekin bat, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen gordailu eta kontsignazioen kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan zenbakia eta urtea idatzi behar dira, eta kontzeptu gisa: "31. errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espedientearen urte eta zenbaki berak jarriko dira, eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("31. errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien menpeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Hori erabaki eta sinatzen dut.

Eta Mutilcar Global, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 29an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1301472