31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 213/2012 prozedura

Alfonso Pérez Ruiz jaunak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: Vicente Antonio Martínez de Morentin Berruetek eskaturik, norberaren lan arazoak direla-eta, Cogesar, S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 213/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Xedapen zatia:

Erabaki dut Vicente Antonio Martínez de Morentin Berruetek Cogesar, S.L.ren aurka eskatu duen betearazpen agindu orokorrari eta betearazpena abiarazteari ezetza ematea eta, horrenbestez, jarduketak artxibatzea, deusetan galarazi gabe eskatzaileak egokitzat jotzen dituen ekintzak prozesuan baliatzeko duen eskubidea.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela organo judizial honi zuzendua, jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsoa jarrita ere, ebazpen hau betearaziko da (LJALaren 186.3 eta 187. artikuluak).

Errekurtsoa jartzerakoan frogatu egin behar dute organo honek Baneston duen gordailu eta kontsignazioen kontuan 25 euro sartu dituztela, eta ohartarazten zaie hori egin ezean errekurtsoa ez zaiela tramitatzeko onartuko.

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Epaile magistratua. Idazkari judiziala.

Eta Cogesar, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 25ean.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1301399