31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 227/2012 prozedura

Rosa M.ª Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: María Luisa Balenzategui Muñozek, Francisco Javier Resanok eta Jorge Barrutia Larrazek eskaturik, Videna S.L., Cogesar Inversiones S.L., Dareta Inmuebles S.L., S.C. Isis Europa, S.R.L. eta Cogesar S.L. enpresen aurka, norberaren lan arazoak direla-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 227/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Xedapen zatia.

Lehendabizikoa.-Betearazpen honi gehitzea epaitegi honetan Cogesar S.L., Cogesar Inversiones S.L., Dareta Inmuebles S.L., S.C. Isis Europa S.R.L eta Videna S.L. zordunen aurka bideratzen ari den 237/12 betearazpena. Gehitzeak ez ditu aldaraziko egintza honetan metatzeko agindutako betearazpenen hartzekodunek legearen arabera kredituak kobratzeko izan ditzaketen lehentasunak. Eraman bedi ebazpen honen lekukotza aipatu betearazpen prozedurara.

Bigarrena.-Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, María Luisa Balenzategui Muñozek, Francisco Javier Resano Amatriainek eta Jorge Barrutia Larrazek eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Cogesar Inversiones S.L., Dareta Inmuebles S.L., S.C. Isis Europa S.R.L. eta Videna S.L. enpresen aurka, 66.813,42 euroko printzipala ordain dezaten, gehi 4.008,79 euroko interesak eta 6.681,33 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, aintzat har bedi idazkari judizialak emanen duen dekretua eta, horretarako, kontsulta bitez eskura dauden erregistro eta erakunde publikoetako datu-baseen aplikazio informatikoak.

Hirugarrena.-Erabakitzen dut María Luisa Balenzategui Muñozek, Francisco Javier Resano Amatriainek eta Jorge Barrutia Larrazek Cogesar, S.L.ren aurka eskatu duten betearazpen agindu orokorra ez ematea eta betearazpenik ez abiaraztea, alderdi demandatua konkurtsoan dagoelako. Horrek ez du ezertan eragotziko kredituei konkurtsoan dagokien tratamendua.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman haren aurka LJALaren 239.4 artikuluan aurreikusitako berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, hiru eguneko epean.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3159.0000.65 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa: "30. errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espediente zenbaki bera jarriko da, eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30. errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Hala erabaki, agindu eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Epaile magistratua. Idazkaria.

Eta Videna S.L.ri, Cogesar Inversiones S.L.ri, Dareta Inmuebles S.L.ri, S.C. Isis Europa, S.R.L.ri eta Cogesar S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 23an.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1301086