31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

19/2013 FORU AGINDUA, urtarrilaren 24koa, Sustapeneko kontseilariak emana, "Zaragoza-Altsasuko linearen 202/497 k.p.an, Izurdiagako udal mugapean, trenbide-pasagunea kentzeko proiektua" behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzen duena, ukitutako ondasun eta eskubideak zehazteko eta Ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak "Zaragoza-Altsasuko lineako 202/497 k.p.an, Izurdiagako udal mugapean, trenbide-pasagunea kentzeko proiektua" aurkeztu du behin behinekoz onesteko eta jendaurrean jarri du, ukitutako ondasun eta eskubideak zehazteko eta Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa egiteko.

Proiektu hori 1998ko azaroaren 25ean Sustapen Ministerioarekin sinatutako lankidetza hitzarmenean sartutako jarduketetako bat da, xedea Zaragoza-Altsasuko linean 18 trenbide-pasagune kentzea izanik.

Proiektuaren bidez, Izurdiagan (Arakil ibarreko udala), Zaragoza-Altsasu linearen 202/497 k.p.an, NA-7010 errepidearen 21+415 k.p.an bat egiten duen tokian, dagoen trenbide-pasagunea kenduko da, trenbidea goitik gurutzatuko duen errepide horren saihesbide bat eginez.

NA-7010 errepidearen saihesbidea gaur egungo 21+750 k.p.an hasten da, San Joan auzora iritsi baino lehen. Toki horretan, saihesbideak egungo errepidetik mendebaldera egiten du eta Arakil ibaira hurbiltzen da, bien arteko baratze artean. Izurdiagako Herriko Etxetik hurbil, biribilgune bat eraikiko da, oraingo errepidea eta saihesbide berria lotzeko.

Biribilgunetik abiatuta, saihesbideak egungo errepidearen eta trenbidearen arteko eremu triangeluarra hartuko du; trazadurak bi bihurgune segidan izanen ditu, trenbidearen gainetik pasatzeko behar adinako kota lortzeko behar bezala garatzearren, trenbidearen 202+120 k-p.an gutxi gorabehera.

Trenbidea goitik iraganik, saihesbidea Arraizagako bidearen paraleloan joanen da, berriz egungo errepidea jo arte; horretarako, AP-15 autobidearen azpiko pasabidearen inguruko biribilgunea erabiliko da, tren geltokira sartzeko kalearen parean.

Saihesbidea 1.234,056 m luze da eta hauek dira bere ezaugarri nagusiak: 7 m-ko galtzada, 3,50 m-ko bi errei dituena (erreiak 0,40 m zabalgo izanen dira 0+000 eta 0+755 k-p.en arteko tartean). Bazterbideak: 0.50 m-koak, bi aldeetan; gutxieneko erradioa: 45 m (iparraldeko biribilgunearekin bat egiten duen tokian), eta %7.38ko malda, gehienez ere. Zoruak nahaste bituminosoa izanen du, 15 cm lodi, eta zagor artifiziala, 35 cm lodi.

Bi biribilgune proiektatu dira (hegoaldekoa eta iparraldekoa). Hegoaldeko biribilguneak 15,50 cm-ko erradioa du galtzadaren erdiguneko ardatzean, eta iparraldeko biribilguneak 13,50 m-ko erradioa. Bi biribilguneen galtzadak bi errei ditu, 4,00 m zabal, barneko bazterbide bat, 0,50 cm zabal eta kanpoko beste bat, 1,00 m zabal.

Proiektuan bada bide berri bat ere, saihesbidearen mendebaldean, alde horretako finketan sartzeko. Zeharbidean abiatzen da, iparraldeko biribilgunearen inguruan, eta errepidearen paraleloan doa uneoro; 5 m zabal da, guztira, eta %11eko malda du, gehienez ere.

Trenbidearen gaineko pasabidearen egiturak bao bakarra du, 20 m-ko argia duena, errepidea eta trenbidea okertuta daudelako beren artean. Hormigoi aurreatezatuzko habe aurrefabrikatuz egindako taula du eta hormigoi armatuzko lauza bat, trenbidearen paraleloan kokatuta dauden hormigoizko bi estriburen gainean. Egituraren zeharkako sekzioak bi errei ditu, 3,90 m zabal, bi bazterbide, 0,50 m zabal eta bi espaloi, 1,10 m zabal; %7ko malda du eta %7ko peraltea.

Ukitutako zerbitzuei dagokienez, haietako bakoitza (linea elektrikoak, telefono linea, ur hornidura, saneamendua) desbideratu eta berriz jarriko dira.

Hondakindegi bat ere sartu da proiektuan, material soberakina bertara eramateko.

Proiektua jendaurrean jartzeko prestatutako dokumentuak Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak jasotzen ditu.

Errepidea ingurumenean integratzeko, proiektuak Ingurumen eraginaren azterlana du. Bertan, prebentzio neurriez eta eragina gutxitzen duten neurri orokorrez gainera, neurri zuzentzaileak eta ingurumen jarraipenekoak sartu dira.

Proiektuak ingurumen askitasuna lortu du, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak proiektuaren aldeko txostena eman baitu, 2012ko azaroaren 14an.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzea, bai proiektuaren eduki teknikoari bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko.

Bestalde, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 39.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da, halaber, Ingurumen eraginaren azterlana jendaurrean jartzea, proiektuaren ingurumen eragina ebaluatu ahal izateko.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat, eta Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 143/2011 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Zaragoza-Altsasuko linearen 202/497 k.p.an, Izurdiagako udal mugapean, trenbide-pasagunea kentzeko" proiektua behin behinekoz onartzea.

2. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean jaso da.

3. Proiektua jendaurrean jartzea, hilabetez, ukitutako ondasun eta eskubideak zehazteko eta Ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko. Epe horretan interesdunek egokitzat jotzen dituzten oharrak edo alegazioak aurkez ditzakete idatziz, eta ondasun eta eskubideen zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak eman. Eranskinean jaso dira. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Sustapen Departamentuko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren bulegoetan, baita Arakilgo Udalaren eta Izurdiagako Kontzejuaren bulegoetan ere.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietako batera bidaltzea.

5. Foru agindu hau Proiektu, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari, Arakilgo Udalari eta Izurdiagako Kontzejuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 24an.-Sustapeneko kontseilaria, Luis Zarraluqui Ortigosa.

ERANSKINA

"Zaragoza-Altsasuko linearen 202/497 k.p.an, Izurdiagako udal mugapean, trenbide pasagunea kentzeko" proiektua

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKAREN ZK.

JABEA
ETA HELBIDEA

DESJABETUTAKO AZALERA (m²)

KATASTROA

LABORANTZA
MOTA

Poligonoa

Lurzatia

ARAKILGO UDAL MUGAPEA (IZURDIAGA)

IZU 001

Alsua Araolaza, Miguel

San Joan, 10 (Izurdiaga)

36

5

226

Makalak

IZU 002

Erro Argaña, Margarita

San Joan, 8 (Izurdiaga)

51

5

380

Makalak

IZU 003

Arakilgo Udala

Foruen plaza, zk.g. (Irurtzun)

371

5

227

Makalak

IZU 004

Arakilgo Udala

Foruen plaza, zk.g. (Irurtzun)

128

5

228

Makalak

IZU 005

Díaz Espuela, Nuria

Artzaintsa Jainkotiarra, 11-7. D (Antsoain)

Arteaga Urrutia, Dei

Kaputxinoen kalea, 1-3. B (Iruña)

152

5

229

Laborantzako lehorreko lurra

IZU 006

Erro Argaña, Margarita

San Joan, 8 (Izurdiaga)

106

5

230

Laborantzako lehorreko lurra

IZU 007

Larumbe Aizcorbe, Manuel

San Pedro kalea (Aginaga)

Larumbe Aizcorbe, Juan Félix

San Pedro kalea (Aginaga)

128

5

231

Laborantzako lehorreko lurra

IZU 008

Senosiain Goñi, Jose Luis

San Joan, 17 (Izurdiaga)

209

5

383

Makalak

IZU 009

Lazcoz Erro, María Dolores

Oria kalea, 2-3. C (Errenteria)

Lazcoz Erro, Agustín, Francisco

Secundino Esnaola, 55-6. C (Donostia)

191

5

232

Makalak

IZU 010

Hervás Juarez, Agustín

San Joan, 15 (Izurdiaga)

Fernández Pascal, Ana María

San Joan, 15 (Izurdiaga)

394

5

434

Makalak

IZU 011

Garbayo Ibero, Maite

Irunlarrea, 38-7. D (Iruña)

330

5

433

Makalak

IZU 012

Senosiain Ortiz, Gregorio

San Joan, 25 (Izurdiaga)

211

5

234

Hiri lurzorua

IZU 013

Ezcurra Esquisabel, Francisco Javier

San Migel kolonia, 9 (Izurdiaga)

25

5

235

Hiri lurzorua

IZU 014

Izurdiagako Kontzejua.

San Joan, 2 (Izurdiaga)

495

5

1

Hiri lurzorua

IZU 032

Trenbide Azpiegituren Administratzailea (ADIF)

Av. Pio XII, 110 (Madril)

56

5

91

Hiri lurzorua

IZU 033

Ibero Dorronsoro, Ana Maria

Geltokiko auzoa, 23 (Izurdiaga)

766

5

70B.

Laborantzako lehorreko lurra

IZU 037

Nafarroako Foru Komunitatea (autobidea)

San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña)

Autopistas de Navarra S.A.

Autopista AP-15 Km. 83 (Taxoare)

21

5

287

Elkorra

IZU 038

Nafarroako Foru Komunitatea (autobidea)

San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña)

Autopistas de Navarra S.A.

Autopista AP-15 Km. 83 (Taxoare)

63

5

334

Elkorra

IZU 039

Nafarroako Foru Komunitatea (autobidea)

San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña)

Autopistas de Navarra S.A.

Autopista AP-15 Km. 83 (Taxoare)

556

5

410

Elkorra

IZU 040

Muguerza Zubieta, Eusebio

Ezkirotz, 29 (Iruña)

942

5

379A.

Laborantzako lehorreko lurra

IZU 041

Muguerza Zubieta, Eusebio

Ezkirotz, 29 (Iruña)

1.782

5

379B.

Larrea

IZU 042

Muguerza Zubieta, Eusebio

Ezkirotz, 29 (Iruña)

12

5

379C

Eraikuntza

IZU 043

Olaechea Iribarren, José Fermín

Eneko Aritza, 21-6. B (Izurdiaga)

Olaechea Iribarren, Jesús

San Migel, 8 (Izurdiaga)

4.465

5

378B.

Larrea

IZU 044

Olaechea Iribarren, José Fermín

Eneko Aritza, 21-6. B (Izurdiaga)

Olaechea Iribarren, Jesús

San Migel, 8 (Izurdiaga)

4.570

5

378A.

Laborantzako lehorreko lurra

IZU 045

Ruiz-Erenchun Gastesi, Jaime

Geltokiko auzoa, 11 (Izurdiaga)

71

5

377

Larrea

IZU 046

Senosiain Ortiz, Gregorio

San Joan, 25 (Izurdiaga)

2.107

5

375A.

Belardia

IZU 047

Senosiain Ortiz, Gregorio

San Joan, 25 (Izurdiaga)

287

5

375B

Larrea

IZU 048

Ibero Dorronsoro, Ana María

Geltokiko auzoa, 23 (Izurdiaga)

3.179

5

372A.

Belardia

IZU 049

Ortega Brun, Francisco Manuel

Telleria, 1 (Errotz)

Murugarren Candelas, Ignacio

Carrer Muixago, 4, (Girona)

303

5

369

Belardia

IZU 050

Lazcoz Erro, Agustín Francisco

Secundino Esnaola, 55-6. C (Donostia)

4.932

5

368A.

Laborantzako lehorreko lurra

IZU 051

Lazcoz Erro, Agustín Francisco

Secundino Esnaola, 55-6. C (Donostia)

323

5

368B.

Larrea

IZU 052

Trenbide Azpiegituren Administratzailea (ADIF)

Av. Pio XII, 110 (Madril)

428

5

365C

Larrea

IZU 053

Trenbide Azpiegituren Administratzailea (ADIF)

Av. Pio XII, 110 (Madril)

7

5

365B.

Hiri lurzorua

IZU 054

Trenbide Azpiegituren Administratzailea (ADIF)

Av. Pio XII, 110 (Madril)

380

5

365F

Elkorra

IZU 054.1

Trenbide Azpiegituren Administratzailea (ADIF)

Av. Pio XII, 110 (Madril)

214

5

365D

Elkorra

IZU 054.2

Artieda Legarra, José Manuel

San Migel kolonia, 16 (Izurdiaga)

39

5

44

Laborantzako lehorreko lurra

IZU 055

Trenbide Azpiegituren Administratzailea (ADIF)

Av. Pio XII, 110 (Madril)

726

5

365E

Larrea

IZU 056

Trenbide Azpiegituren Administratzailea (ADIF)

Av. Pio XII, 110 (Madril)

332

5

365A.

Hiri lurzorua

IZU 057

Huarte Iribarren, Francisco Javier

San Migel kolonia, 8 (Izurdiaga)

540

5

366

Laborantzako lehorreko lurra

IZU 058

Ibero Ayesa, Pedro Maria

Bartolomé de Carranza, 46-5. D (Iruña)

4.841

5

38B.

Belardia

IZU 059

Ibero Ayesa, Pedro Maria

Bartolomé de Carranza, 46-5. D (Iruña)

231

5

38C

Larrea

IZU 060

Ibero Ayesa, Pedro Maria

Bartolomé de Carranza, 46-5. D (Iruña)

2.056

5

38A.

Hiri lurzorua

Mailegu/hondakindegi/bestelako destinoek ukitutako lurzatiak

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKAREN ZK.

JABEA
ETA HELBIDEA

DESJABETUTAKO AZALERA (m²)

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA m²

KATASTROKO
DATUAK

Poligonoa

Lurzatia

Laborantza mota

ARAKILGO UDAL MUGAPEA (IZURDIAGA)

IZU 050

Lazcoz Erro, Agustín Francisco

Secundino Esnaola, 55-6. C

(Donostia)

4.024

5

368A.

Laborantzako lehorreko lurra

IZU 051

Lazcoz Erro, Agustín Francisco

Secundino Esnaola, 55-6. C

(Donostia)

1.196

5

368B.

Larrea

IZU 052

Trenbide Azpiegituren Administratzailea (ADIF)

Av. Pio XII, 110 (Madril)

147

5

365C

Larrea

IZU 061

Latasa Azanza, José Francisco

16.730

5

355A.

Belardia

Ukitutako zerbitzuak

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA

ZK.

TITULARRA ETA HELBIDEA

ZORTASUN

EZARPENA

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA

ZERBITZU
MOTA

KATASTROKO DATUAK

Poligonoa

Lurzatia

Laborantza mota

ml

ARAKILGO UDAL MUGAPEA (IZURDIAGA)

IZU 002

Erro Argaña, Margarita

San Joan, 8 (Izurdiaga)

39

Saneam.

5

380

Makalak

IZU 003

Arakilgo Udala.

Foruen plaza, zk.g. (Irurtzun)

150

Saneam.

5

227

Makalak

IZU 004

Arakilgo Udala.

Foruen plaza, zk.g. (Irurtzun)

49

Saneam.

5

228

Makalak

IZU 005

Díaz Espuela, Nuria

Artzaintsa Jainkotiarra, 11-7. D (Antsoain)

Arteaga Urrutia, Dei

Kaputxinoen kalea, 1-3. B (Iruña)

2

8

48

Saneam.

5

229

Laborantzako

lehorreko lurra.

IZU 006

Erro Argaña, Margarita

San Joan, 8 (Izurdiaga)

4

10

47

Saneam.

5

230

Laborantzako

lehorreko lurra

IZU 007

Larumbe Aizcorbe, Manuel

San Pedro kalea (Aginaga)

Larumbe Aizcorbe, Juan Félix

San Pedro kalea (Aginaga)

36

Saneam.

5

231

Laborantzako

lehorreko lurra

IZU 008

Senosiain Goñi, Jose Luis; San Joan, 17 (Izurdiaga)

44

Saneam.

5

383

Makalak

IZU 009

Lazcoz Erro, María Dolores

Oria kalea, 2-3. C (Errenteria)

Lazcoz Erro, Agustín Francisco

Secundino Esnaola, 55-6. C

Donostia

28

Saneam.

5

232

Makalak

IZU 010

Hervás Juarez, Agustín

San Joan, 15 (Izurdiaga)

Fernández Pascal, Ana María

San Joan, 15 (Izurdiaga)

6

Saneam.

5

434

Makalak

IZU 011

Garbayo Ibero, Maite

Irunlarrea, 38-7. D (Iruña)

66

Saneam.

5

433

Makalak

IZU 013

Ezcurra Esquisabel, Francisco J.

San Migel kolonia, 9

(Izurdiaga)

3

6

49

Saneam.

5

235

Hiri lurzorua

IZU 033

Ibero Dorronsoro, Ana María

Geltokiko auzoa, 23 (Izurdiaga).

321

Telefon.

Saneam.

5

70B.

Laborantzako

lehorreko lurra

IZU 048

Ibero Dorronsoro, Ana María

Geltokiko auzoa, 23 (Izurdiaga).

24

73

135

Ur hornidura

5

372A.

Belardia

IZU 049

Ortega Brun, Francisco Manuel

Telleria kalea, 1 (Errotz)

Murugarren Candelas, Ignacio

Carrer Muixago, 4, (Girona)

38

121

281

Ur hornidura

5

369

Belardia

IZU 050

Lazcoz Erro, Agustín Francisco

Secundino Esnaola, 55-6. C

(Donostia)

81

245

662

Ur hornidura

5

368A.

Laborantzako

lehorreko lurra

F1301295

Iragarkiaren kodea: F1301295