31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 305/2012 prozedura arrunta

Rosa M.ª Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: José Antonio Galindo Ripodasek eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Navarra Señal, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 305/2012 prozeduran, epaitza hau duen epaia eman da 2013ko urtarrilaren 11n:

Baiesten dut José Antonio Galindo Ripodas jaunak, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Navarra Señal, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 2.323,13 euro gordin ordaintzera, demandak ezartzen dituen kontzeptuengatik; zenbateko horretatik 949,93 euro gordinek %10eko berandutza-interesa sortuko dute. Eta Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzen dut erabaki horri men egitera.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei legeak agindu bezala eta adieraz bekie, horrekin batera, haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Navarra Señal, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 18an.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1300908