31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. Zigor arloko 105/2012 betearazpen-prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, eta horren gaineko autoa eman duela Edilberto Esteban Iglesias epaile magistratu jaunak, 2013ko urtarrilaren 23an. Hona hemen horren xedapen zatia, hitzez hitz:

"1.-Eten egiten da Juan José Arguez Aijoni jarritako hiru hilabeteko zigorra, baina indarrean jarraitzen dute kondena-epaiaren gainerako erabakiek.

2.-Honako betebehar edo beharkizun hauek bete beharko dira zigorra eteteko:

-Kondenatuak aipatu epean deliturik ez egitea.

3.-Ohartaraz bekio kondenatuari ezen, deliturik egiten badu auto honetan finkatutako etete epean, baliogabetu eginen dela zigorra betearazteko etenaldia eta, hala bada, ebazpen honetan finkatutako betebeharrak hausten baditu, Zigor Kodearen 84. artikuluan ezarritakoarekin bat, auto honetan emandako etetea ordeztu, luzatu eta baliogabetu egin ahalko dela.

4.-Egin bitez dagozkion inskribapenak Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Nagusian, Sail berezi, bereizi eta erreserbatuan, eta aplikazio informatikoetan.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari eta gainerako alderdiei, eta ohartaraz bekie ebazpen honen aurka, epaitegi honetan, eraldaketa-errekurtsoa aurkez dezaketela, jakinarazi eta hiru eguneko epean, eta/edo apelazio-errekurtsoa, jakinarazi eta bost eguneko epean, edo subsidiarioki eraldaketakoarekin batera."

Eta Juan José Arguezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 23an.-Idazkari judiziala, Lorena Pegenaute Grajal.

Iragarkiaren kodea: J1301435