31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 3623/2012 prozedura

Lorena Pegenaute Grajal andreak, Iruñeko Instrukzioko 4. Epaitegiko idazkari judizialak,

Fede eta lekukotza ematen dut: 3623/2012 falta-judizioan erabaki da ediktuen bidez argitaratzea prozedura horretan emandako zitazioa. Hona hemen, hitzez hitz:

Zitazio zedula.

Zitatua: Ricardo Echeverria Contreras.

Salatu gisa egiten zaio zitazioa.

Zitazioaren xedea: ahozko judizioan parte hartzea.

Agertzeko eguna, ordua eta tokia: 2013ko otsailaren 21eko 10:00etan, 303. judizio-aretoan (3. solairua).

Legezko ohartarazpenak.

1. Aditzera ematen zaizu zu gabe egiten ahal dela judizioa, eta zure helbidea epaitegi honen eremuan egonda epaiketara agertzen ez bazara edo bertaratzea galarazten dizun bidezko arrazoiren bat alegatzen ez baduzu, 200 eta 2.000 euro arteko isuna jartzen ahalko zaizula, bai eta zuzenbidearen arabera dagozkizun gainerako kalteak ere.

2. Baliatu nahi dituzun frogabide guztiak eraman beharko dituzu judiziora (lekukoak, agiriak, perituak, etab.).

3. Judizioan abokatuak lagunduta agertzen ahal zara, baina ez da derrigorrezkoa.

4. Zure helbidea epaitegi honen eremutik kanpora baldin dago, ez duzu ahozko judiziora agertu beharrik eta horren partez idazki bat igor dezakezu epaitegi honetara, zure burua defendatzeko egokitzat jotzen duzuna alegatuz, eta abokatuari edo prokuradoreari ahalordea eman ekitaldi hartan nahi dituzun alegazioak eta deskargu-frogak aurkez ditzan.

5. Kondenatua bazara isunaren zenbatekoa zure kaudimen ekonomikoaren araberakoa izaten ahal dela kontuan harturik, judiziora zure egoera ekonomikoaren eta familia kargen gaineko egiaztagiriak ekarri behar dituzu (nomina, EINko txartela -langabetua bazara-, errentaren gaineko aitorpena, hipoteka, familia liburua, etab.).

Iruñean, 2012ko azaroaren 26an.

Eta jasota geldi dadin eta Ricardo Echeverria Contrerasi zitazioa egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 24an.-Idazkari judiziala, Lorena Pegenaute Grajal.

Iragarkiaren kodea: J1301433