31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 21/2013 epaia

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 31n.

Beatriz García Noain andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 796/2012 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia Beola Motor, S.A.k sustatu du Teresa Rael Redondo andrearen aurka (auzi-ihesean deklaratua), diru kopuru bat erreklamatzeko. Auzi-jartzaileak Marta Ugalde Gómez legelari andrea izan du laguntzaile.

Epaitza: Oso-osorik baiesten dut Beola Motor, S.A.k Teresa Rael Redondo andrearen aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari mila zazpiehun eta hirurogeita hemezortzi euro eta laurogeita bat zentimo (1.778,81 euro) ordaintzera, gehi demanda jarri zenetik sortutako legezko interesak, eta prozesuko kostuak ere ordaintzera kondenatzen dut berariaz.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta Teresa Rael Redondo andrea non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 31n.-Idazkari judiziala, Arantzazu Chocarro Úcar.

Iragarkiaren kodea: J1301624