31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 1219/2012 prozedura

Aránzazu Chocarro Úcar andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A.k eskaturik, hipoteka-betearazpena dela eta, Jose Antonio Albiz Gonzalez eta Maria del Pilar Ramierez Sesma jaun-andreen aurka epaitegi honetan bideratzen ari den 1219/2012 betearazpen-prozesuan erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balorazioa:

166. finka, Zizur Nagusiko mugapean, 1.079. liburukia, 4. liburua, 221. orria, bosgarren inskripzioa, Javier Dean Rubio notario jaunaren aurrean egindako eskritura publikoan, 2004ko maiatzaren 17an. 953 protokolo zenbakia du. Etxebizitza lehenbiziko solairuan, E motakoa, Muru-Astrain kaleko 27an (lehen 10 zenbakia zuen).

Tasazioko balioa: berrehun eta hirurogeita bat mila laurehun eta berrogeita hamaika euro.

Enkantea 2013ko martxoaren 21ean eginen da, 10:15ean.

Enkantearen baldintzak.

1.-Lizitatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

1. Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

2. Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela adieraztea.

3. Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 2757 0000 06 1219 12 kontuan, ondasunen tasazio-balioaren %20 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 669. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

4.-Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ehuneko horretatik beherakoa bada, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 670. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.

6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.

Aditzera ematen da betearazpenpekoei enkantearen jakinarazpena horretarako emandako helbidean egitea ezinezkoa gertatuz gero, ediktu honek jakinarazpen gisa balioko duela.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 28an.-Idazkari judiziala, Aranzazu Chocarro Úcar.

Iragarkiaren kodea: J1301369