31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA

Ediktua. 1037/2012 prozedura

José Alonso Ramos jauna, Iruñeko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko idazkaria.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 30ean.

Aditzera ematen da epaitegi honetan hitzezko judizioa bideratzen ari dela diru kopuru baten erreklamazioagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen, hitzez hitz:

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 29an.

Fernando Poncela García jaunak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 1037/2012 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia Jacar Logistica S.L.k sustatu du, Arancha Pérez Ruiz prokuradore andreak ordezkatuta eta Alfonso Martínez Ezquieta legelari jaunak lagunduta, Rehabilitaciones Galba, S.L.ren aurka.

Epaitza:

Baiesten dut Pérez Ruiz prokuradore andreak, Jacar Logística, S.L. enpresaren izenean eta hura ordezkatuz, Rehabilitaciones Galba, S.L. enpresaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 2.426,25 euro ordaintzera, gehi demanda jarri zenetik sortutako legezko interesak, bai eta kostuak ere.

Ebazpen hau irmoa da eta haren aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 455.1 artikuluarekin bat.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta Rehabilitaciones Galba, S.L.ri jakinarazteko balio dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 30ean.-Idazkaria, José Alonso Ramos.

Iragarkiaren kodea: J1301490