31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 748/2012-D prozedura arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

"7/2013 epaia.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 21ean.

Ana Inmaculada Ferrer Cristóbal andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 748/2012 prozedura arruntaren autoak aztertu ditu. Arangoa Aguirrek sustatu du auzia, Ana Gurbindo Gortari prokuradoreak ordezkatuta eta legelariak lagunduta, Construcciones Serimpe, S.A.ren aurka, diru kopuru bat erreklamatzeko.

Epaitza:

Baiesten dut jarritako demanda eta, horrenbestez, Construcciones Serimpe S.L. kondenatzen dut Arangoa Aguirre S.L.ri 27.136,58 euro ordaintzera, legezko interesak gehituta. Prozesuko kostuak alderdi demandatuak ordaindu behar ditu.

Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal da, jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Epaile magistratua.

Eta Construcciones Serimpe, S.A.ri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 21ean.-Idazkari judiziala, Martín Corera Izu.

Iragarkiaren kodea: J1301106