31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 978/2012 prozedura

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 29an.

Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak, honen bidez aditzera ematen dut:

M.ª Asunción Martínez Chueca prokuradore andreak eskaturik Solan Acosta Sánchez andrearen aurka bideratzen ari diren guraso-ahalaren gaineko 978/2012 familia-autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Solan Acosta Sánchez andrea epatzen da, non den jakiterik ez baitago, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Prokuradoreak Angel Murillo Nogales jaunaren izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Solan Acosta Sánchez andrea legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 29an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez-Salazar Resano.-Idazkaria, Inmaculada Jurío Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1301384