31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 771/2012 judizio monitorioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioagatik. Hona hemen xedapen zatia, hitzez hitz:

Bukatutzat jotzen da El Corte Ingles S.F.C.k Sergio Lavanda Guaycha jaunaren aurka eskatutako prozesu monitorio hau, 615,85 euro erreklamatzeko, gehi legezko interesak, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikuluarekin bat.

Ebazpen hau ez da irmoa, eta organo judizial honi zuzendutako berraztertze-errekurtsoa jar daiteke haren aurka. Errekurtsoa jartzeko, idazki bat aurkeztu beharko da organo honetan bost eguneko epean, ebazpenak zer arau-hauste egiten duen besterik ez aipatuta (PZLaren 454. bis 2 artikulua).

Eta Sergio Lavanda Guaychari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko otsailaren 4an.-Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1301741