31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 1647/2011 hipoteka-betearazpena

Aditzera ematen da, higigarrien hipoteka dela-eta, epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, eta horren gaineko dekretua eman dela. Hona hemen dekretuaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Pedro María Lizarraga Senarri (NAN/IFZ 18.198.607 H, ezkongabea, helbidea Dorrao-Ergoienan) esleitzea Barañaingo Kultura kaleko 3an, 3. solairuko D letran dagoen ondasun higiezina, hirurogeita hamabi mila (72.000) euroan.

Eskuratzaileak eskaturik, erabaki dut deuseztatzea esleipena sorrarazi duen kargaren idatzoharra edo inskripzioa eta ondorengo inskripzio eta idatzoharrak, baita PZLaren 656. artikuluan aurreikusitako ziurtapenaren ondoren egiaztatuak ere; horri dagokionez, behar den manamendua luzatzen dut, bikoizturik.

Agerrarazten dut esleitutakoaren balioa auzi-jartzailearen kredituaren zenbatekoa baino handiagoa dela, printzipalari eta interesetarako eta kostuetarako aurrekontuko kopuruari dagokienez.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartaraz bekie honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela idazkari honi zuzendua, jakinarazten denetik bost egun balioduneko epean.

Eta Francisco Javier Arteta Robresi eta Alexia Esparza Giménezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 30ean.-Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1301436