31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 2493/2011 prozedura

Esparza Irigoyen, Amparok, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Fede eta lekukotza ematen dut: 2493/2011 berehalako falta-judizioan erabaki da ediktuen bidez argitaratzea prozedura horretan emandako ebazpena. Hona hemen, hitzez hitz:

Nik, Eva M.ª Gil Gonzálezek, Lizarrako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile titularrak, Hicham Zghoudiren eta Dinu Ramadanen kontrako ustezko ebasketa-falta batengatik idazpuruan ageri den zenbakiarekin erregistratutako falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Salatzailea M.ª Carmen Iturri Villanueva izan da, eta Fiskaltzak parte hartu du, interes publikoaren ordezkari gisa. Hori horrela, bidezkoa da epai hau ematea:

Hicham Zghoudi eta Dinu Ramadan jaunak kondenatzen ditut, Zigor Kodearen 623.1 artikuluan zehazturik dagoen ebasketa-falta baten egile eta erantzule penalak diren aldetik, bakoitzak hogeita hamar eguneko isuna ordaintzera, egunero bederatzi euroko kuota hain zuzen (guztira, 270 euro bakoitzak), baita sortutako prozesu-kostuak ere.

Kondenatuek ezarri zaien isuna borondatez edo premiamendu bidean ordaintzen ez badute, ordaindu gabe uzten dituzten eguneko bi kuotagatik egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaie, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa.

Eta jasota gera dadin eta Dinu Ramadani eta Hicham Zghoudi jakinarazpena egiteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.

Lizarran, 2013ko urtarrilaren 24an.-Idazkari judiziala, Amparo Esparza Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: J1301401