31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 404/2012 berehalako falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan 404/2012 berehalako falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Nik, Eva M.ª Gil Gonzálezek, Lizarrako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile titularrak, idazpuruan ageri den zenbakiarekin erregistratutako falta-judizioaren autoak aztertu ditut aurkako ustezko ebasketa-falta batengatik. Salatzaileak Elisabeth Segura Aristizábal eta M.ª Yolanda Sanz Ruiz de Larramendi izan dira, eta salatuak Eduard Dilaniain eta Robert Kirakozov. Hona hemen emandako.

Epaitza:

Eduard Dilaniain jauna eta Robert Kirakozov jauna kondenatzen ditut, Zigor Kodearen 623.1 artikuluan ageri den ebasketa-falta jarraitu baten egile eta erantzule penalak diren aldetik, bi hilabeteko isuna ordaintzera, eguneko hamar euro bakoitzak (guztira 600 euro bakoitzak), eta prozesu honetan sortutako kostuak ordaintzera ere.

Kondenatuek ezarri zaien isuna borondatez edo premiamendu bidean ordaintzen ez badute, ordaindu gabe uzten dituzten eguneko bi kuotagatik egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaie, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta ohartaraz bekie honen aurka apelazio-errekurtsoa jar dezaketela. Horretarako idazkia aurkeztu behar dute epaitegi honetan, bost eguneko epean, epai hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Eman bedi lekukotza eta erants bekio auzi honi. Jatorrizkoa epaitegiko epaien liburuan erregistratuko da.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Eduard Dilaniani eta Robert Kirakozovi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Lizarran, 2012ko irailaren 4an.-Epailea, Eva María Gil González.

Iragarkiaren kodea: J1301104