31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2013ko tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Izarbeibarko Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2012ko urriaren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2013ko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa. 2012ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 15ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretako aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Garesen, 2012ko abenduaren 30ean.-Mankomunitateko burua, María Teresa Iradiel Ibáñez.

URAREN ZIKLO INTEGRALAREN 2013KO TARIFAK

1.-Kuota hornidura zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta mantentze-lanengatik. 4.a) artikuluan aurreikusiak.

1.1. Kuota finkoak: kontagailuaren diametroaren arabera.

KONTAGAILUAREN DIAMETROA (mm)

HIRUHILEKOKO KUOTA (euroak)

13 mm-raino

8,89

15 mm

10,63

20 mm

17,74

25 mm

65,96

30 mm

80,91

40 mm

188,39

50 mm

282,61

65 mm

376,80

80 mm

471,03

100 mm

659,42

1.2. Kontagailuen alokairuko kuotak.

Kontagailuaren batez besteko prezioaren %1,25eko tarifa aplikatuko da hilean (230. Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1984ko irailaren 25ekoa). Barnean daude konpontze eta mantentze gastuak.

1.3. Kuota finkoak, suteen aurkako instalazioetarako. Hargunearen diametroaren arabera.

HARGUNEAREN DIAMETROA
(mm)

HIRUHILEKOKO KUOTA (euroak)

30 mm

11,60

40 mm

27,02

50 mm

40,56

65 mm

54,11

80 mm

67,61

100 mm

94.66

125 mm

131,21

150 mm

204,69

2.-Kuota saneamendu zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta mantentze-lanengatik. 4.b) artikuluan aurreikusiak. Hornidurarako paratu den kontagailuaren diametroaren arabera.

KONTAGAILUAREN DIAMETROA (mm)

HIRUHILEKOKO KUOTA (euroak)

13 mm-raino

3,74

15 mm

4,50

20 mm

7,49

25 mm

30,34

30 mm

43,10

40 mm

86,70

50 mm

130,05

65 mm

173,38

80 mm

216,75

100 mm

303,45

3.-Hornidurako uraren kontsumoa. 4.c) artikuluan aurreikusiak.

3.1. Kuota aldakorra: kontsumitutako metro kubikoaren prezioa.

-1. tarifa. Etxeko erabilera etxebizitzan. Barne dira ongintza zentroak eta ikastetxe pribatuak, ofizialki onartuak: 0,45 euro/metro kubiko kontsumitua.

2. tarifa.-Industria eta merkataritzako erabilera. Tarifa honetan industria, merkataritza, bulegoak eta langelak sartzen dira. Halaber, erabilera kolektiboko kirol instalazio pribatuak, salbu eta ureztatzea eta igerilekuak: 0,68 euro/metro kubiko kontsumitua.

-3. tarifa.-Finka partikularretan ureztatzen eta aisian egindako erabilera, igerileku pribatuak barne: 1,94 euro/metro kubiko kontsumitua.

4. tarifa.-Erabilera konbinatuak.

  • 4. tarifa.-Etxekoa-merkataritzakoa:
  • 45 m³-ra bitarte, hiruhilean: 0,45 euro/metro kubiko kontsumitua.
  • Gainerako kontsumoa: 0,68 euro/metro kubiko kontsumitua.
  • 4.2. tarifa.-Etxekoa-merkataritzakoa-ureztatzekoa:
  • 45 m³-ra bitarte, hiruhilean: 0,45 euro/metro kubiko kontsumitua.
  • 45etik 100 m³-ra bitarte, hiruhilean: 0,68 euro/metro kubiko kontsumitua.
  • Gainerako kontsumoa: 1,94 euro/metro kubiko kontsumitua.
  • 4.3. tarifa.-Etxekoa-ureztatzekoa:
  • 45 m³-ra bitarte, hiruhilean: 0,45 euro/metro kubiko kontsumitua.
  • 45etik 100 m³-ra bitarte, hiruhilean: 0,68 euro/metro kubiko kontsumitua.
  • Gainerako kontsumoa: 1,94 euro/metro kubiko kontsumitua.
  • 4.4. tarifa. Merkataritza-Ureztapena:
  • 55 m³-ra bitarte, hiruhilean: 0,68 euro/metro kubiko kontsumitua.
  • Gainerako kontsumoa: 1,94 euro/metro kubiko kontsumitua.

-5. tarifa.

  • 5.1. tarifa.-Udal eta kontzejuek erabilera publikoko haien kirol instalazioetan eta ikastetxe publikoetan erabiltzeko kontratatutako hornidura: 0,36 euro/metro kubiko kontsumitua.
  • 5.2. tarifa.-Udal eta kontzejuek ureztaketetan eta apaindura publikoan erabiltzeko kontratatutako hornidura: 0,32 euro/metro kubiko kontsumitua.
  • 5.3. tarifa.-Udal eta kontzejuek udaletxean, erabilera publikoko etxabeetan eta biltegietan, partikularrei edo beste erakundeei errentan hartu gabekoetan, erabiltzeko kontratatutako hornidura: 0,36 euro/metro kubiko kontsumitua.
  • 5.4. tarifa.-Udal eta kontzejuek iturri publikoetan erabiltzeko kontratatutako hornidura: 0,01 euro/metro kubiko kontsumitua.

-6. tarifa.-Aldi baterako hornidurak. Obretarako hornidurak eta aldi baterako kontratatzen diren beste hornidurak: 0,96 euro/metro kubiko kontsumitua.

-7. tarifa.-Goi hornidura, mankomunitatekoak ez diren entitate edo kontsumitzaileei: 0,39 euro/metro kubiko kontsumitua.

-8. tarifa.-Zisterna-kamioien bidezko hornidura: 1,93 euro/metro kubiko kontsumitua.

-9. tarifa. Goi hornidura, soilik Izarbeibarko Mankomunitatearen "Goi hornidura" izeneko atalean sartuta dauden entitateendako: 0,30 euro/metro kubiko kontsumitua.

-10. tarifa. Abonatuaren instalazio partikularreko ur-ihes ezkutuen ondoriozko kontsumoak: 0,32 euro/metro kubikoa.

Tarifa hau (10.a) abonatuak erreklamazioa egin aitzin-aitzineko hilekoko ordainagirian baizik ez da aplikatuko eta, horretarako, ondotik ematen diren inguruabar guztiak gertatzea galdatuko da, denak behar bezala frogatu beharko baitira:

1. Hiruhilean 100 m³-tik gorako kontsumoa erregistratu duten abonatuen erreklamazioak onartuko dira.

2. Ezkutuko ur-ihesa izan beharko du, abonatuak ez dakiela hodiak edo neurketako ekipoak hondatuta daudela.

3. Egiaztatu beharko da ez dela inolako utzikeriarik izan abonatuaren aldetik ur-ihesa eragin duten egintzetan, ez ur-ihesaren ondoko jarduketan.

4. Apurtu edo hondatu eta, horren ondorioz, ur-ihesa izan duen instalazioa 7 eguneko epean konponduko da, gehienez ere, ur-ihesa atzematen denetik aurrera.

Abonatuaren instalazio partikularrean gertatzen diren ur-ihes ezkutuen tarifazioa.

-Ur-ihesa, etxebizitzetako kontratuetan edo parekoetan (1, 41, 42 eta 43. tarifak).

  • 100 m³ fakturatuko zaio (edo handiagoa bada, azken hiru urteetan hiruhileko berean kontsumitutakoaren banaz bertzekoa), hornidura kontratuan abonatuak kontratatua duen ohiko tarifaren arabera.
  • Hortik goitiko kontsumoa: ez da fakturatuko.
  • Oharra: ihesa gertatu baldin bada instalazioak berdeguneak ureztatzeko duen atalean, tarifa ezartzeko irizpidea izanen da "Ur-ihesa gainerako kontratuetan".

-Ur-ihesa gainerako kontratuetan:

  • 100 m³ fakturatuko zaio (edo handiagoa bada, azken hiru urteetan hiruhileko berean kontsumitutakoaren banaz bertzekoa), hornidura kontratuan abonatuak kontratatua duen ohiko tarifaren arabera.
  • Hortik goitiko kontsumoa: 10. tarifa aplikatuko da, saneamenduari nahiz arazketa-kanonari dagokien tarifa aplikatu gabe.

4.-Hondakin uren hustuketa. 4.d) artikuluan aurreikusiak.

4.1. Kuota aldakorra: kontsumitutako metro kubikoaren prezioa.

0 tarifa.-Saneamendurik gabe.

1. tarifa.-Etxebizitzetako erabilera: 0,24 euro/metro kubiko kontsumitua.

2. tarifa.-Industria eta merkataritzako erabilera. Kontzesio pribatuak: 0,31 euro/metro kubiko kontsumitua.

5.-Zerbitzuaren kontratazioa. 4.e) artikuluan aurreikusiak.

KONTAGAILUAREN DIAMETROA (mm)

ZENBATEKOA
(euroak)

25 mm-raino

121,22

30etik 80 mm-ra bitarte

544,73

100dik 250 mm-ra bitarte

3.399,32

6.-Hargune eskubideak. 4.f) artikuluan aurreikusiak.

6.1. Hornidurako hargunearen eskubideak, suteei aurre egiteko. Hargunearen diametroaren arabera zehaztutako tarifak.

HARGUNEAREN DIAMETROA
(mm)

ZENBATEKOA
(euroak)

80 mm-raino

384.43

100 mm

698,15

150 mm

1.095,51

6.2. Hornidurako hargunearen eskubideak, banan-banako jarduketetan. Hargunearen diametroa eta hornidura zertan erabiltzen den, horien arabera zehaztu dira tarifak.

HARGUNEAREN DIAMETROA

ETXEBIZITZA LIBREAK
(euroak)

BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZAK
(euroak)

PREZIO TASATUKO ETXEBIZITZAK
(euroak)

INDUSTRIAK, SALTOKIAK ETA IGERILEKU PRIBATUAK
(euroak)

UDALETXEAK
UDAL INSTALAZIOAK
(euroak)

ERABILERA PUBLIKOKO UREZTATZE PRIBATUAK
(euroak)

UREZTATZE PRIBATUAK
(euroak)

1"

242,00

112,18

124,63

242,00

74,78

74,78

697,98

1 ?"

347,14

160,90

178,78

347,14

107,25

107,25

1.001,13

1 ?"

899,15

416,77

463,06

899,15

277,83

277,83

2.593,14

2"

1.599,82

741,52

823,91

1.599,82

494,36

494,36

4.613,89

2 ?"

2.294,42

1.063,46

1.181,62

2.294,42

708,98

708,98

6.617,09

3"

2.984,26

1.383,16

1.536,85

2.984,26

922,12

922,12

8.606,36

4"

4.383,65

2.031,77

2.257,52

4.383,65

1.354,51

1.354,51

12.642,13

6.3. Saneamenduko hargunearen eskubideak, banan banako jarduketetan. Hargunearen diametroa eta saneamendua zertan erabiltzen den, horien arabera zehaztu dira tarifak.

HARGUNEAREN DIAMETROA

ETXEBIZITZA LIBREAK
(euroak)

BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZAK
(euroak)

PREZIO TASATUKO ETXEBIZITZAK
(euroak)

INDUSTRIAK, SALTOKIAK ETA IGERILEKU PRIBATUAK
(euroak)

UDALETXEAK UDAL INSTALAZIOAK
(euroak)

160 mm

242,00

112,18

124,63

242,00

74,78

200 mm

347,14

160,90

178,78

347,14

107,25

250 mm

488,84

226,58

251,75

488,84

151,05

7.-Aldi baterako hornidurak. 4.g) artikuluan aurreikusiak.

Tarifa hauetako 3. eta 4. puntuetan zehaztutakoari jarraikiko zaio.

8.-Ikuskapena. 4.h) artikuluan aurreikusiak.

-Egindako ikuskapen bakoitzeko: 65,12 euro.

9.-Mankomunitatearen baimenik gabe hornidura eten edo kanalizazioak hausten direnean egin beharreko jarduketen eta konponketen zenbatekoak.

9.1. Lanak egitearen kostua.

9.1.1. Langileen kostua.

Mankomunitateko enplegatuen lan ordutegi arrunta honakoa da:

-Udaberri, uda eta udazkeneko ordutegia: 08:00-15:30.

-Neguko ordutegia (azaroko hirugarren astelehenetik otsailaren hirugarren astelehena arte): 08:30-16:00.

Mankomunitateko enplegatuen orduen kostua honakoa da:

ORDUAREN KOSTUA (euroak)

Bulego Teknikoko buruaren ordua

35,24

Teknikariaren ordua

28,35

Arduradunaren ordua

37,15

Taldeburuaren ordua

28,46

1. mailako ofizialaren ordua

25,37

Peoi espezialistaren ordua

18,54

Konponketak lan ordutegi ohikotik kanpo egiten direnean, orduaren kostua bider ondoko koefizienteak eginen da:

KOEFIZIENTEA

Laneguneko aparteko ordua

1,75

Gaueko aparteko ordua

2

Jaieguneko aparteko ordua (larunbatak, igandeak eta jaieg.)

2,25

9.1.2. Kilometrajea.

-Kilometroko 0,32 euro ordainduko da.

-Une horretan guardian den langilearen etxetik Mankomunitateak Garesen duen biltegirainoko distantzia kobratzen da.

9.1.3. Fakturatu beharreko orduak.

Matxuraren berri izan eta kanalizazioa abian erabat jarri arte behar izan diren orduak fakturatuko dira. Ondokoak sartuko dira:

-Konponketa aurreko mozketak eta hustuketak egiteko behar den denbora.

-Konponketa egiteko erabili den denbora.

-Kanalizazio proba eta abian jartzea.

Lan ordutegi ohikotik kanpo, 3 ordu fakturatuko dira, gutxienez ere, lan osoa denbora laburragoan egin bada ere.

9.2. Erabilitako materialen kostua.

Konponketan erabilitako materialak fakturatuko dira Mankomunitateak hornitzaileei ordaindutako prezioan, gehi %10 kudeaketa eta biltegiratze gastuengatik.

9.3. Mankomunitateak errentan hartu makineria eta langileen kostua.

Mankomunitateak berea ez duen makineria (atzerako hondeamakinak, kamioiak, hormigoi makinak, etab.) errentan hartu edo langile kualifikatuak (pala gidariak, kamioilariak etab.) zerbitzua egiteko deitu behar baditu, gastu horiek fakturatuko dira Mankomunitateak enpresa errentatzaileari ordaindutako zenbatekoaren arabera, gehi %10 aipatu ekipo edo pertsonak bilatu eta kontratatzeko gastuengatik.

9.4. Ordainketak, ekipoak eskura edukitzeagatik eta zerbitzuari kalte egiteagatik.

9.4.1. Ekipoak eskura edukitzea.

Zenbateko finko bat, 419,87 eurokoa, ordainduko da, lana berehala egin behar denez ezinezkoa delako hura programatzea, eta horrek dakar ekipoei edozein unetan neurriak eman behar izatea, gorabeherei berehala erantzuteko.

9.4.2. Zerbitzuari eragindako kalteak edo hondamenak.

Mankomunitateko zerbitzu teknikoek hondaketa sailkatuko dute, sortutako kaltearen tamainaren eta larritasunaren arabera (uraren galera, konpontzeko zailtasuna, ukitutako erabiltzaileak etab.):

GORABEHERAK

ZENBATEKOA
(eurotan)

100 mm-ko diametroraino

Arina

174,22

Larria

464,62

200 mm-ko diametroraino

Arina

347,98

Larria

696,93

300 mm-ko diametroraino

Arina

522,68

Larria

1.045,39

400 mm-ko diametroraino

Arina

788,15

Larria

1.576,26

400 mm-tik goiti

Arina

4.355,38

Larria

8.710,78

10.-Mankomunitateak egiten dituen zerbitzuengatik Mankomunitateko udalei kobratu beharreko prezioak.

10.1. Lanak egitearen kostua.

10.1.1. Langileen kostua.

9.1.1 atalean zehaztu den prezio berean fakturatuko dira, eta baldintza beretan.

10.1.2. Kilometrajea.

9.1.2 atalean zehaztu den prezio berean fakturatuko dira, eta baldintza beretan.

10.1.3. Fakturatu beharreko orduak.

Lana egiten erabilitako egiazko orduak fakturatuko dira, gehi ordu bat langile bakoitzeko, banaz bertzeko joan-etorriagatik Mankomunitatearen biltegitik.

Lana denbora laburragoan eginagatik ere, gutienez ere hau fakturatuko da:

-Ohiko lanorduetan: 1 euro/ordua.

-Aparteko lanorduetan: 3 ordu.

Lanak osorik kobratuko dira arazoa ez konponduagatik ere (batez ere garbitzeko makinarekin edo ur-ihesak bilatzeko ekipoekin ariz gero).

-Garbitzeko makinaren kasuan, haren indarrez ezin bada buxadura libratu, Udalaren kontura izanen da garbitzeko baliabide azkarragoak kontratatzea.

-Ur-ihesak bilatzeko ekipoen kasuan, ur-ihesa nondik heldu den zehazterik lortzen ez bada, Udal bakoitzaren eskumena izanen da bertzelako aukerak bilatzea.

10.2. Mankomunitatearen makineria eta ekipoak.

-Finkoa, irteeragatik = 49,56 euro.

-Garbitzeko makinaren ordua = 82,61 euro (prezioaren barnean dago hura maneiatzeko langileen joan-etorria).

-Ur-ihesak bilatzeko ekipoen ordua = 22 euro (langileak aparte).

Egin beharreko bertzelako lanak: erabilitako makineria edo ekipoen arabera fakturatuko dira.

10.3. Mankomunitateak lana egiteko materialak eta makineria edo ekipoak errentan hartzea.

Lana egiteko Mankomunitateak ekarri behar dituen materialak 9.2 atalean erran diren baldintza beretan fakturatuko dira.

Lana egiteko Mankomunitateak errentan hartu behar dituen makineria edo ekipoak 9.3 atalean erran diren baldintza beretan fakturatuko dira.

HIRI HONDAKIN SOLIDOETARAKO TARIFAK,
2013. URTEA

1.1. Etxeko tarifa: 70,23 euro.

2.1. Tarifa profesionalak: 107,40 euro.

Honako hauek sartzen dira: gestoriak, agentziak, kabineteak, notariotzak eta erregistroak, banketxeak, profesional autonomoen lokalak, betiere lokal horietan merkataritzako jarduerarik egiten ez bada, bitxi-dendak, erloju-dendak, gorputegiak, beilatokiak, bideotegiak eta ostalaritzako jarduerarik ez duten igerilekuak.

3.1. Merkataritza/industria I. tarifa: 163,92 euro.

Honako hauek sartzen dira: opari-dendak, tabako-dendak, litxarreria-dendak, elektrizitate-dendak, edarien biltegiak. Farmaziak eta jolas aretoak, fisioterapeutak, albaitariak, ezti-dendak, lore-dendak, gimnasioak, tapizeriak, etxetresna elektrikoen dendak. Tarifa honen barrenean sartzen dira haien produktua soilik hastean behin saltzen duten jarduerak, hala nola, olio-errotak, ardandegiak eta abar.

3.2. Merkataritza/industria II. tarifa: 183,04 euro.

Honako hauek sartzen dira: zapata-dendak, arropa-dendak, drogeriak, burdindegiak, ordezko piezen dendak, mertzeriak, moldiztegiak, kirol-dendak, altzari-dendak eta ileapaindegiak. Liburudendak, edergintza-aretoak, estetizistak, brikolaje-dendak.

3.3. Merkataritza/industria III. tarifa: 253,07 euro.

Honako hauek sartzen dira: lantegiak oro har, zurgindegiak, iturgindegiak, aroztegiak, kristaldegiak, janari-dendak, supermerkatuak eta autozerbitzuak (150 m²- tik behera), harategiak, pasteldegiak eta okindegiak, txatartegiak, errementeriak.

3.4. Merkataritza/industria IV. tarifa: 312,66 euro.

Honako hauek sartzen dira: supermerkatuak, janari-dendak eta autozerbitzuak (150 m²-tik gora), arraindegiak, barazki-dendak, eta aurreko atalekin zerikusia duen jarduera oro, betiere haien azalera 150 m²-tik gorakoa bada.

3.5. Merkataritza/industria V. tarifa.

Honako hauek sartzen dira: industriak oro har, eta 3.1, 3.2 eta 3.3 ataletan jaso gabeko gainerakoak. Aplikatu beharreko gutxieneko tarifa lokalaren azaleraren araberakoa da, eta 3.2 eta 3.3 ataletako zenbatekoa izanen da.

Hondakin asko sortzen diren garaian (mahats-biltzea, etab.), erabilera esklusiboko edukiontziak eskatu beharko dituzte behar den denborarako.

Mankomunitatearen txosten teknikoen arabera, sortzen diren hondakin motak eta kopuruak hiri hondakinekin noraino parekatzen ahal diren kontuan izanda aholkatuko da erabilera esklusiboko edukiontziak eskatzea. Halaber, industrialde egin berrietan daudenek aukera izanen dute, edukiontzien kokapena aztertu ondoan, industrialdea zaintzeko entitateak bilketaren kostuak bere gain hartzeko.

4.1. Ostalaritzako I. tarifa: 363,82 euro.

Honako hauek sartzen dira: tabernak, kafetegiak, bingoak, kasinoak, ostatuak, pentsioak, kirol elkarteak, ostalaritza zerbitzua duten igerilekuak eta elkarte gastronomikoak, 40 pertsonatik gorakoak.

4.2. Ostalaritzako II. tarifa: 412,46 euro.

Honako hauek sartzen dira: jatetxeak, 6 mahaitik gorako taberna-jatetxeak, hotelak, hostalak eta diskotekak.

4.3. Lagunarteko elkarteak: 70,23 euro.

Barne dira lagunarteko elkarteak. Orobat barne dira elkarte gastronomikoak, 40 lagun edo gutxiagokoak.

5.1. Udal tarifa: 70,23 euro.

Honako hauek sartzen dira: udalak, kontzejuak, bulego publikoak, liburutegiak, museoak, kultur-etxeak eta epaitegiak.

Udalek, karrikak garbitzeko, hilerriak mantentzeko eta abarretarako, erabilera esklusiboko edukiontziak eskatuko dituzte. Ondoriozko tarifari %5o murrizketa eginen zaio.

5.2. Kuturako eraikuntzak: 70,23 euro.

Honako hauek sartzen dira: elizak, parrokiak, mezkitak edo gurtzarako eraikin oro, erlijioa dena delakoa izanik.

Hirigunetik kanpo diren eraikinendako (baselizak eta abar) erabilera esklusiboko edukiontziak eskatuko dira, eta tarifa, taula orokorrari jarraituz aplikatuko da.

6.1. Akademien tarifak: 183,04 euro.

6.2. Ikastetxeen tarifa: 299,77 euro.

Honako hauek sartzen dira: haurtzaindegiak eta udal eskolak eta eskualde eskolak edo ikastegiak.

7.1. Osasun arloko tarifa: 183,04 euro.

Honako hauek sartzen dira: klinikak, anbulatorioak, osasun zentroak, sendagile partikularren kontsultak.

8.1. Egoitzen tarifa: 404,21 euro.

Honako hauek sartzen dira: zahar-etxeak, komentuak, kuartelak eta egoitzak.

8.2. Landetxeen eta aterpetxeen tarifak: 156,49 euro.

9. Edukiontzien erabilera esklusiboa:

Ez daiteke eskatu herrian dagoena baino maiztasun handiagorik.

Edukiontziak denbora tarte labur baterako eskatzea: zatikatzea gutxienez astebetekoa izanen da eta ordaindu beharrekoa ondoko formulari jarraikiz aterako da:

Zenbatekoa = P + K + H

P = erabilera esklusiboko edukiontzien taulan ezarritako prezioa, 800 litrokoa eta astean 3 bilketa dituena; 2008an edukiontziak 24 euro balio zuen.

K = Mankomunitateko herrietaraino dauden kilometroen banaz bertzekoa.

H = edukiontziak eraman eta biltzen erabilitako banaz bertzeko denbora.

Erabilera esklusiboko edukiontziak denbora jarrai batean erabiltzeko eskatzen direnean, aplikatu beharreko zenbatekoa izanen da tauletan ezarritakoa, kasuak kasu landa eremuko edo hiriguneko tauletan, eta betiere eskatutako bilketa kopuruaren eta edukiontzi kopuruaren arabera, bai eta edukiontzien tamainaren arabera ere.

Hondakinen sorketan gorabeherak daudenean, eta betiere Mankomunitateko teknikariek hala onartzen badute, tarifa ezberdinak ezarri ahalko dira hiruhileko bakoitzerako, urtaro bakoitzeko hondakinen produkzioa kontuan hartuz.

Erabilera esklusiboko edukiontziei aplikatu beharreko tarifak

800 LITRO

EDUKIONTZI 1

2 EDUKIONTZI

3 EDUKIONTZI

4 EDUKIONTZI

5 EDUKIONTZI

6 EDUKIONTZI

7 EDUKIONTZI

ERABILERA ESKLUSIBOA. HIRIGUNEA

Bilketa 1 astean

795,68

1.060,90

1.326,13

1.591,35

1.856,58

2.121,80

2.387,03

Bilketa 2 astean

1.060,90

1.326,13

1.591,35

1.856,58

2.121,80

2.387,03

2.652,25

Bilketa 3 astean

1.326,13

1.591,35

1.856,58

2.121,80

2.387,03

2.652,25

2.917,48

Bilketa 4 astean

1.591,35

1.856,58

2.121,80

2.387,03

2.652,25

2.917,48

3.182,70

Bilketa 5 astean

1.856,58

2.121,80

2.387,03

2.652,25

2.917,48

3.182,70

3.447,93

Bilketa 6 astean

2.121,80

2.387,03

2.652,25

2.917,48

3.182,70

3.447,93

3.713,15

ERABILERA ESKLUSIBOA. LANDA EREMUA

Bilketa 1 astean

933,59

1.230,64

1.527,70

1.824,75

2.121,80

2.418,85

2.715,90

Bilketa 2 astean

1.230,64

1.527,70

1.824,75

2.121,80

2.418,85

2.715,90

3.012,96

Bilketa 3 astean

1.527,70

1.824,75

2.121,80

2.418,85

2.715,90

3.012,96

3.310,01

Bilketa 4 astean

1.824,75

2.121,80

2.418,85

2.715,90

3.012,96

3.310,01

3.607,06

Bilketa 5 astean

2.121,80

2.418,85

2.715,90

3.012,96

3.310,01

3.607,06

3.904,11

Bilketa 6 astean

2.418,85

2.715,90

3.012,96

3.310,01

3.607,06

3.904,11

4.201,16

240 LITRO

EDUKIONTZI 1

2 EDUKIONTZI

3 EDUKIONTZI

4 EDUKIONTZI

5 EDUKIONTZI

6 EDUKIONTZI

7 EDUKIONTZI

ERABILERA ESKLUSIBOA. HIRIGUNEA

Bilketa 1 astean

371,32

477,41

583,50

689,59

795,68

901,77

1.007,86

Bilketa 2 astean

477,41

583,50

795,68

901,77

1.007,86

1.113,95

1.220,04

Bilketa 3 astean

583,50

689,59

795,68

901,77

1.007,86

1.113,95

1.220,04

Bilketa 4 astean

689,59

795,68

901,77

1.007,86

1.113,95

1.220,04

1.326,13

Bilketa 5 astean

795,68

901,77

1.007,86

1.113,95

1.220,04

1.326,13

1.432,22

Bilketa 6 astean

901,77

1.007,86

1.113,95

1.220,04

1.326,13

1.432,22

1.538,31

ERABILERA ESKLUSIBOA. LANDA EREMUA

Bilketa 1 astean

477,41

583,50

689,59

795,68

901,77

1.007,86

1.113,95

Bilketa 2 astean

583,50

689,59

795,68

901,77

1.007,86

1.113,95

1.220,04

Bilketa 3 astean

689,59

795,68

901,77

1.007,86

1.113,95

1.220,04

1.326,13

Bilketa 4 astean

795,68

901,77

1.007,86

1.113,95

1.220,04

1.326,13

1.432,22

Bilketa 5 astean

901,77

1.007,86

1.113,95

1.220,04

1.326,13

1.432,22

1.538,31

Bilketa 6 astean

1.007,86

1.113,95

1.220,04

1.326,13

1.432,22

1.538,31

1.644,40

800 litroko 7 edukiontzi baino gehiago eskatzen direnean, erabilera esklusiboko edukiontzi bakoitzeko 250 euro gehiago ordaindu beharko dira hirigunean eta 280 euro landa eremuan.

Erabilera esklusiboko edukiontziei dagokienez, paper eta kartoirako 3.000 litroko edukiontziak eta ontzietarako 1.000 litrokoak zabor organikorako 800 litrokoak balira bezala kontatuko dira.

Paper eta kartoirako edukiontziak. 3.000 l. Erabilera esklusiboa. Landa eremua

3.000 LITRO

HAMABOSTALDIKOA

HILEKOA

Edukiontzi 1

519,84

318,27

Paper eta kartoirako edukiontziak. 3.000 l. Erabilera esklusiboa. Hirigunea

3.000 LITRO

HAMABOSTALDIKOA

HILEKOA

Edukiontzi 1

450,88

286,44

Goiko tauletako tasak berariazkoak dira kartoi ekoizle txikientzat, eta aplikatu beharrekoak kartoi gutxi sortzen duten jarduerentzat; haien arabera ezarriko da edukiontziak biltzeko maiztasuna (hamabostaldian edo hilabetean behin), eta tarifak desberdinak izanen dira landa eremuan edo hirigunean.

10. Tarifa berezia, festetako zabor bilketagatik.

Bilketa berezia, egun baliodunean: 89,18 euro/ordua.

Bilketa berezia, jaiegunetan: 115,48 euro/ordua.

Batez besteko kilometrajea herrietara: 1,00 euro/km.

(Kamioiaren kilometroei dagokion zenbatekoan sartzen dira langileen kilometroak eta kamioiaren amortizazioa).

11. Borondatezko zerbitzuak:

-Festetako bilketa berezia, jaiegunean, 35.08 euro langile bakoitzeko.

Etxeko konpostajea:

Ohiko etxebizitza hirigunean duten abonatuek %10 gutxiago ordainduko dute urteko tasa, baldin eta Izarbeibarko Mankomunitateak etxeko konpostajea egiteko sustatutako kanpainetan parte hartzen ari badira edo konpostajea egiten badute Mankomunitateak ezarritako jarraibideen arabera. Deskontu hori Mankomunitateko langileek berrikusiko dute eta ezabatu eginen da, ekimen horretan parte hartzeari utzi edo konpostajea Mankomunitatearen jarraibideetatik kanpo egiten bada.

Hobari horretarako eskubidea sortzeko, beharrezkoa izanen da subjektu pasiboen aldez aurreko eskaria, eta abonatu bakoitzari deskontu bakarra aplikatuko zaio, betiere Izarbeibarko Mankomunitatea osatzen duten herrietan badago haren etxebizitza.

XEDAPEN KOMUNAK TARIFA GUZTIETARAKO

Hondakin asko sortzen duen jarduera bada, hondakin horiek kudeatzeko erabilera esklusiboko edukiontziak eskuratu beharko dira, betiere Izarbeibarko Mankomunitateko zerbitzu teknikoen txostena egin ondotik.

Hondakinak sortzen dituen unitatea tarifa multzo bat baino gehiagokoa bada, tarifa bakarra aplikatuko zaio kasu guztietan; aplikatu ahal zaizkionen artean handiena, hain zuzen.

Etxebizitza batean hondakinak sortzen dituen beste unitate bat dagoenean, aurreko ataleko tarifa kobratuko zaio gehi etxebizitzari dagokiona.

Halako udal batean, eraikin berean biltzen baldin badira Udaletxea, Liburutegia, Bake Epaitegia eta Kultur Etxea, tarifa bakarra aplikatuko da (udal tarifa), eta tarifa bakarretik kanpo geldituko dira eraikin berean dauden gainerako zerbitzuak.

Izarbeibarko Mankomunitatearen ikuskatzaileek lehenengo azterketa egin ondoren, tarifak, erabilera eta subjektu pasiboak aldatu ahalko dira; betiere, frogatzen baldin bada egiazko egoerarekin bat ez datozela.

Hondakin bereziak sortzen dituzten unitateak (arrandegiak eta antzekoak), behartuta daude euren lokaletan edukiontziak onartzera. Halaber, hondakinak sortzen dituen unitateari baimena eman ahal zaio edukiontziak hirigunetik at jartzeko; betiere, Udalak zehaztutako tokian.

Izarbeibarko Mankomunitatearen zerbitzu teknikoen iritziz ageriko jardunik ez duten merkataritza, industria eta abarreko jarduerek etxeko tarifa ordainduko dute.

"Subjektu pasibo bat arestiko tarifetan sailkatzerakoan zalantzarik bada, hondarrean Mankomunitateak berak erabakiko du aplikatuko zaion tarifa."

HHSren eta Uraren Ziklo Integralaren tarifa berriek 2013ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Administrazio egintza honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta errekurtso hauek aurkez daitezke haren kontra:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, agindua eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina, espresa bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik aitzina, espresa bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik.

Iragarkiaren kodea: L1301050