31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Akats zuzenketa, Ribaforadako Adinekoen Egoitzaren gaineko ordenantzaren hasierako onespenaren iragarkian

2012ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 17koan, argitaratu zen Ribaforadako Adinekoen Egoitzaren gaineko ordenantzaren hasierako onespenaren iragarkia.

Akats baten ondorioz, idatzi zen 2010eko abenduaren 2ko iragarkia zela, alkate Nuria Ruiz Huguetek sinatua. Hona hemen testu zuzena: 2012ko abenduaren 2ko iragarkia, alkate Jesús María Rodríguez Gómezek sinatua.

Hortaz, espedientea berriro jarriko da jendaurrean 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Ribaforadan, 2013ko otsailaren 5ean.-Alkate udalburua, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1301773