31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

2012ko aurrekontuko 6. aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2013ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

2012ko aurrekontuko 6. aldaketa

-Kreditu gehikuntza:

GASTUAK GOITITZEA:

2. kapitulua.-Zenbatekoa: 3.849,15 euro.

6. kapitulua.-Zenbatekoa: 1.874,40 euro.

DIRU-SARRERAK GOITITZEA:

8. kapitulua.-Zenbatekoa: 5.723,55 euro.

-Kreditu berezia:

GASTUAK GOITITZEA:

2. kapitulua.-Zenbatekoa: 1.109,43 euro.

6. kapitulua.-Zenbatekoa: 486,00 euro.

DIRU-SARRERAK GOITITZEA:

8. kapitulua.-Zenbatekoa: 1.595,43 euro.

Ezkarozen, 2013ko otsailaren 5ean.-Alkatea, Juan José Layana Barber.

Iragarkiaren kodea: L1301775