31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Burlatako Udalaren Kultur eta Jaietako Patronatuaren
datu pertsonalen fitxategien arauketa

Burlatako Kultur Patronatuko buruak, 2013ko urtarrilaren 22an, ebazpena eman du. Hona hemen testua:

"Ikusirik Patronatu honetan eginiko auditoretza, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren Erregelamendua garatzen duen 1720/2007 Errege Dekretuaren 96. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, delako auditoretza horrek emaniko txostena aztertu ondoren, honako hau ikusi da:

Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistroan inskribaturik dauden hainbat fitxategi aldatu egin dira, dekretu honen 1. puntuan zehaztu bezala.

Deklaraturiko hainbat fitxategi ezabatu egin dira, deklaraturiko helburuarekin lotutako jarduerarik ez dagoelako.

Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari onartzen dizkion autonomia eta antolatzeko gaitasuna direla bide, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskudantziekin bat, Alkatetza honek esleituak dituen ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Aldaketa egitea jarraian aipatzen den fitxategian. Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistro Orokorrean jadanik inskribaturik dago, aldaketaz ondotik egiten den oharraren arabera. Hona hemen:

Jardueren gaineko informazioaren fitxategia. Inskripzio kodea: 2092950095.

Patronatuak antolatutako jardueren berri emateko jasotzen diren datuak: posta elektronikoaren helbidea.

2. Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistro Orokorrean inskribatutako fitxategi hau ezabatzea:

Aretoak erreserbatzeko fitxategia. Inskripzio kodea: 2092950082. Tratatutako datuak blokeatu egiten dira, ondoren suntsitzeko.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, DBLOaren 1. xedapen gehigarriaren 20. artikuluarekin bat (abenduaren 13ko 15/1999 LO).

Aditzera ematen dut, jakin dadin eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dut ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, deialdia egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Burlatan, 2013ko urtarrilaren 25ean.-Patronatuko burua, Juan Carlos González Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L1301301