31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

2013ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Udalak, 2012ko abenduaren 20an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

"Bosgarrena.-2013ko Udalaren aurrekontu orokorrak.

Ikusirik 2013ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aho batez erabaki dute:

1) Hasiera batean onestea 2013ko Udalaren aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

2) Erabaki hau iragarki oholean argitaratzea eta bere espedientea Idazkaritzan edukitzea hamabost egun balioduneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Biurrunen, 2012ko abenduaren 21ean.-Alkatea, Pablo Labiano Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L1301779