31. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Udal honek, 2012ko abenduaren 20an egin osoko bilkura arruntean, bertzeak bertze, erabaki hau hartu zuen:

"Seigarrena.-Xehetasun azterlanak.

Aho batez erabaki dute:

1) Behin betiko onestea xehetasun azterlana Biurrungo 576-2 lurzatian, Luis Echavarrik eta Silvia Eransusek sustatua; Olkozko 10-3 lurzatian, Pablo Labiano Jaureguik sustatua; eta Biurrungo 31-2 lurzatian, Carmen Hernandezek sustatua.

Erabaki honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean jakinarazpen honen biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

Jakinarazten dizugu, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan.

Biurrunen, 2012ko abenduaren 21ean.-Alkatea, Pablo Labiano.

Iragarkiaren kodea: L1301778