247. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

2014ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.
Behin betiko onespena

2013ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, azaroaren 29an, Mairagako Mankomunitatearen 2014ko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batean onetsi zuen iragarkia.

Jendaurreko epea igaro eta aurrekontuaren aurka erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena ematen da argitara, orok jakin dezan.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak eta bestelako diru-sarrerak: 4.100.500 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 220.000 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 3.500 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 2.652.000 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 419.000 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 229.000 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 7.624.000 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileen lansariak: 1.204.000 euro.

2. kapitulua.–Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea: 2.582.000 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 74.500 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 3.479.500 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 284.000 euro.

Gastuak, guztira: 7.624.000 euro.

Tafallan, 2013ko abenduaren 23an.–Mankomunitateko burua, Francisco María Irizar Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L1316933