247. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2014ko aurrekontua. Hasierako onespena

Uharteko eta Esteribarko Zerbitzuen Mankomunitateak, 2013ko abenduaren 12ko bilkura berezian, onetsi ditu 2014ko aurrekontuaren proiektua eta hura betearazteko oinarriak.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 276.I artikuluan xedatua bete dadin, Idazkaritzan egonen da jendaurrean, 15 egun baliodunean, aitzinetik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean iragarrita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten.

Uharten, 2013ko abenduaren 13an.–Mankomunitateko burua, Patricia de Pedro Aparicio.

Iragarkiaren kodea: L1317569